Gobernuak egonkortasun-enpleguaren eskaintza publikoa onartu du Hezkuntzarako 1.141 plazarekin - Gobernuak egonkortasun-enpleguaren eskaintza publikoa onartu du Hezkuntzarako 1.141 plazarekin - Dpto
Eskaintza Estatuko Aurrekontu Orokorreko 2017ko Legean aurreikusitako aparteko tasari dagokio
2018/06/07
Pasa den astean, plantilla aldatzeko Foru Dekretua onartu zen, egonkortze-tasa aplikatuta Hezkuntza Departamentuari dagozkion 1.141 irakaskuntza-plazaren espezialitatea eta hizkuntza zehazteko. Gaur, asteazkena, ekainaren 6an egindako bileran, Nafarroako Gobernuak 1.141 plaza horiek dituen enplegu publikoaren eskaintza onartzen duen Foru Dekretua onartu du.
Hezkuntza Ministerioak sustatutako ezohiko neurriak Europak iragankortasuna ehuneko 8ren azpitik murrizteko egiten duen eskaerari erantzuten dio. Modu horretan, Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko 3/2017 Legean, 2017. urteari begira, esaten da Herri Administrazioek "tasa gehigarri bat eduki ahal izango dutela aldi baterako enplegua egonkortzeko, eta hor sartuko direla, aurrekontua izanik, 2016ko abenduaren 31 aurreko gutxienez hiru urtetan aldi batean edo etenik gabe okupatuta egon diren plazen ehuneko 90era bitarte”.
Azken hilabeteetan iragarritako moduan, Hezkuntza Departamentuak eskaintza horren barneko plazen zati bat erabiliko du egun jardunean den bigarren hezkuntzako oposizioan deitutako plaza-kopurua gehitzeko. Gehitze hori soilik plaza-kopuruarena izango da, inola ere ez deitutako espezialitateena; beraz, ez da instantziak aurkezteko epe berria ireki beharrik izango, 276/2007 Errege Dekretuaren arabera, bertan ondorengoa esaten da-eta: “deitutako plaza hutsen kopurua gehitzen denean soilik, ez da beharrezkoa izango instantziak aurkezteko epe berria irekitzea, deialdian agertu gabeko espezialitatearen plaza hutsak gehitzen direnean izan ezik”.
Zehazki, plazak espezialitate eta hizkuntza hauetan gehituko dira: Ekonomia (gazteleraz) 5 plaza; Informatika (gazteleraz) 8 plaza; Ingelesa (gazteleraz) 11 plaza; Ingelesa (euskaraz) 7 plaza; Gaztelania eta Literatura (gazteleraz) 13 plaza; Gaztelania eta Literatura (euskaraz) 10 plaza; Matematikak (gazteleraz) 13 plaza; Matematikak (euskaraz) 9 plaza; Hezkuntza Orientazioa (gazteleraz) 19 plaza; Hezkuntza Orientazioa (euskaraz) 10 plaza; eta Teknologia (gazteleraz) 9 plaza. Guztira 114 plaza gehituko zaizkie jarduneko deialdia osatzen duten 211 plazari. Guztira, oposizioan 325 plaza izango dira (hasierako 211 gehi orain gehitutakoak), bigarren hezkuntzakoak eta lanbide heziketakoak, eta 2291 lagunek parte hartuko dute. Hain zuzen ere, gaur amaitzen da onartutakoen zerrendaren aurrean alegazioak aurkezteko epea.
Gehitze hori burutzeko Ebazpena datozen egunetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aurreikusten da.
Enplegu-eskaintzan sartuta dauden gainerako plazak hurrengo urteetan deituko dira, Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko Legean ezarritako moduan.