angle-left Hitz egin dezagun suizidioaz ikasgeletan

2020/03/03

Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko Bizikidetza Aholkularitzak jardunaldi bat egin du gaur Iruñean, Hezkuntza Departamentuko areto nagusian, helburu hauekin: irakasleak sentsibilizatzea gazteen suizidioaren inguruan, irakasleei tresnak ematea prebentzioaren ikuspegitik lan egiteko eta ikasleei hezkuntza-espazioa espazio seguru gisa eskaintzeko.

Irakasle profesionalek interes handia dute suizidioaren ezagutza kontzeptu gisa aztertzeko, nerabeen datu estatistikoetara iristeko, Bizikidetzako Aholkularitzak jokabide suiziden protokoloa abian jartzeko dituen baliabideak ezagutzeko eta hedabideetan informazioaren tratamendua aztertzeko. Jardunaldia martxoaren 17an errepikatuko da, formatu berarekin, Tuteran.