angle-left Hitz egin dezagun suizidioaz ikasgeletan

2020/02/20

Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Bulegoak "Hitz egin dezagun suizidioaz ikasgeletan" izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Martxoaren 3an eginen dira, Hezkuntza Departamentuko ekitaldi aretoan eta martxoaren 17an, Erriberako Mankomunitateko ekitaldi aretoan, Tuteran. Ordutegia: 09:30etik 13:00etara. Hezkuntza-etapa guztietako (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza barne) zuzendaritza-taldeko kide bati eta ikastetxe bakoitzeko bizikidetza-batzordeko kide bati zuzenduta daude jardunaldiak.

María José Cortés Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak irekiko du jardunaldia. Ondoren, Adriana Goñi (Osasun Mentala), Elena Aisa Besarkada elkarteko lehendakaria eta Gabriel González kazetaria arituko dira.

Izena eman eta parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek Bizikidetza Aholkularitzako eta Itziar Irazabal jardunaldietako arduradunarengana jo dezakete: irazabz@navarra.es edo 848 420442 telefonora.