angle-left Nekropoli baten aztarnak aurkitu dituzte Tuterako Torre de Monreal zentroko lanetan

Presazko esku-hartze arkeologikoa dela eta, aurkikuntzak ez du eraginik izango Hezkuntza Departamentua ikastetxean egiten ari den handitze lanetan

2019/03/07

 
 
 

Gorpuzkiak dituzten bederatzi hilobi. Hori da Tuterako Torre Monreal Ikastetxe Publikoaren barruko instalazioak aldatzeko eta handitzeko egiten ari diren lanetan aurkitu dena. Hezkuntzako Azpiegitura Zerbitzuak du lanen ardura eta topaketaren informazioa helarazi dio Kulturako Zuzendaritza Orokorreko Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

Lanen ohiko indusketa egiterakoan agerian geratu dira gorpuzkiak zuloan. Presazko indusketa arkeologikoa egin ostean, teknikariek giza arrastoak zirela ondorioztatu dute, lurperatutako hilobiak topatuz. Guztira bederatzi hilobi aurkitu dituzte kontserbazio egoera ezberdinetan, horietariko bat osorik mantentzen da.

Lehendabiziko datuen arabera, teknikariek presasko indusketa egiteko beharra zehaztu zuten, gorpuzkiak hobitik atera eta aztertu ahal izateko, eta hala zentroko lanetan eraginik ez izateko. Hezkuntza Departamentuaren arabera, “lan arkeologikoen berehalakotasuna dela medio, hilobi hauen topaketak, ez du eraginik izan aurreikusitako lanen erritmoan, eta hortaz, 750.200 euroko inbertsioarekin gauzatzen ari diren lanak, 2019ko irailean amaituta izatea aurreikusten da”.

Hilobi ezezagunak

Nafarroan aurrenekoz dokumentatu dira nekropolian tipologia berezia duten hilobi hauek. Hala ere, lurperatzerakoan erabilitako moduak eta orientazioak komunitate islamikoen errituekin bat egin dezakete, penintsulan agertu diren bestelako kasuekin alderatuz. Hala, aurreneko ondorioek jasotzen dutenez, Tuterako mairu-herrian XII eta XVI mendeetan bizitako biztanlego musulmanarekin lotu daiteke nekropolia.

Zehazki, hilobi estrukturak substraktu geologikoan daude lurperatuta, metro eta erdiko sakoneran, eta zabaltzerakoan atera zen material berberarekin daude lohituta. Hilobien gehiengoak mendebaldeko alboan tarte bat dute, eta kubeta bat ekialdeko alboan. Alboko kubeta honetan topatu da zehazki gorputza. Ateratako gorpuzki denek alboko etzanera dute, eskuinerantza; hankak ipar-ekialderantz, burua hego-ekialderantaz eta aurpegia hego-ekialdierantz buelta emanda. Hala, hildakoaren gorputza hilobiaren ekialdeko alboan geratzen da, hilobiko kameraren barrunbean sarturik.