Hezkuntza departamentuak 450 plaza eman ditu egun bakar batean, aplikazio telematikoari esker - Hezkuntza departamentuak 450 plaza eman ditu egun bakar batean, aplikazio telematikoari esker - Dpto
Orain arte, hainbat aste behar izaten ziren bete gabeko plaza horiek banatzeko
2017/09/01
Irakasleen kontratazio telematikoa egiteko ATPak 1300 eskari jaso ditu 24 ordu eskasetan, eta egun bakar batean ebatzi dira. Plaza horietara 7000 bitarteko irakasle zeuden deituta.
Akatsa zuzenduta
ATP aplikazioa maiatzean hasi zen erabiltzen, aparteko jazoerarik gabe. Abuztuaren 31ko plaza-banaketan akats informatiko bat antzeman zen eta ordubete eskasean zuzendu zen, bestelako ondoriorik gabe. Aplikazioak aurretik egindako eskariak ezabatu eta berriak egitea ahalbidetzen duenez, ezabatutako eskarietako batzuk ez ziren aintzat hartu. Baina, akatsa atzeman eta berehala, ordu bete eskasean, arazoa konponduta geratu zen eta bitarteko irakasleei euren behin betiko plazaren berri jakinarazi zitzaien.