angle-left Hezkuntza departamentuak Lanbide Heziketako SpainSkills txapelketan parte hartu duten ikasleei egindako lana eskertu die

Nekazaritza eta Basogintza ikastetxeko Marta Busto Montalvo ikasleak urrezko domina lortu du lore apaingarrietan

2017/12/19

Participantes en los campeonatos de habilidades de FP, junto a sus tutores, la Consejera de Educación y la Directora del Servicio de FP

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak diploma bana eman die gaur Nafarroako jauregiko Tronu aretoan egindako ekitaldian, abilezia txapelketetan parte hartu duten lanbide heziketa ikasleei.

Nafarroako lanbide heziketako zazpi ikasle lehiatu dira aurtengo abilezia txapelketan, SpainSkill 2017 lehiaketan. Zehazki, Martín Adot Villanueva (San Juan Donibane), Ibai Andueza Ederra eta Asier Casanellas Nuin (Nekazaritza eta Basogintza ikastetxeko), Daniel Galech Goñi eta Alejandro Mañas Rubio (Virgen del Camino) eta Veselin Veselinov Kastamanov (Sakana LH-IIP). Gainera Nekazaritza eta Basogintza ikastetxeko ikasle Marta Busto Montalvok urrezko domina lortu zuen loreen espezialitatean.

Diploma banaketa-ekitaldian, Hezkuntza kontseilari Maria Solanak era horretako lehiaketetan parte hartzeko ekimena izateak duen balioa aintzat hartu eta eskertu egin die ikasleei “Nafarroa ordezkatzeko hartutako konpromisoa, erkidegoaren enbaxadore aritu baitzarete”. “Zuen gaitasunak garatzeko aukera eman dizuete formazio prozesuak, gaitasun pertsonal eta sozialak; hain beharrezkoa diren sormena, berrikuntza, ardura eta egokitasuna bezalakoak eta baita aldakorra eta presio handikoa den lan ingurune batean aritzeko gaitasuna, zuren curriculumaren bereizle bilakatu dena”, gehitu du kontseilariak. Ikasleen lana aitortzeaz gainera, Solanak bere esker ona adierazi die ikasleak laguntzen aritu diren tutoreei.

Espainiako txapelketez gainera, Europako txapelketak eta Mundu mailakoak ere jokatzen dira lanbide heziketako espezialitateetan garatutako gaitasunak erakusteko. Kontuan hartzekoa da, gainera, Hezkuntza departamentua lantzen ari den lan ildo estrategikoetako bik bat egiten dutela hemen: lanbide heziketa eta ikasketa metodologia berritzaileak, izan metodologia aktiboak, izan proiektuetan oinarritutako ikasketak. “Ikasketa metodologia hauek ikaslea are eta gehiago inplika arazten duten ikasketa prozesuetan eta modu aktiboagoan aritzen dira irakasleekin elkarlanean”, nabarmendu du Maria Solanak.

Spainskills

Hezkuntza, Kultura eta Kirola ministerioak antolatzen eta sustatzen ditu trebezia lehiaketak, lanbide heziketaren dibulgazio tresna baliotsu gisa. Ikasle, irakasle eta enpresak elkarlanera animatzeaz gainera, ekoizpen sektoreen profesionaltasun, kalitate eta berrikuntza estandarren garapenaz eztabaidatzeko foroa ere badira. Bi urterik behin egiten dira Lanbide Heziketako SpainSkills txapelketak eta Europako EuroSkills eta mundu mailako Worldskills lehiaketetarako sailkatzeko balio dute.