angle-left Hezkuntza kontseilaria Navarro Villoslada institutuan izan da gaur

Hezkuntzak 190 Chromebook ordenagailu eramangarri jarri ditu ikastetxean, “Bat -Bat” eredu pilotuan erabiltzeko

2018/02/19

Maria Solana kontseilaria eta Alberto Arriazu zuzendaria Chromebookak erabiltzaileekin

Maria Solana Hezkuntza kontseilaria Navarro Villoslada institutuan izan da gaur, “1-1 eredua” programa pilotuan parte hartzen ari den ikastetxeetako bat, Zizur, Alhama eta Caro Baroja institutuekin batera.

Bat-Bat ereduarekin ikasleen trebakuntza digitalean lan egin nahi du Hezkuntza departamentuak eta lau ikastetxetan ari dira era pilotuan lanean: Navarro Villoslada, Zizur, Alhama eta Caro Baroja. Gaur, justuki, Navarro Villosladan ikasleentzako 149 Chromebook ordenagailu eramangarri jarri dira martxan; aurretik irakasleek 41 jaso zituzten eta dagoeneko 18 orduko formazio saioak ere egin dituzte. Hezkuntza kontseilari Maria Solana ikastetxeko zuzendari Alberto Arriazu Agramontek gidatu du institutura egindako bisitan.

Hezkuntza departamentuak, gainera, dagoeneko amaitu ditu segurtasun arauetara egokitzeko ikastetxean egindako lanak. 429.610,95 euroko inbertsioa izan da, Azpiegitura Zerbitzu-zuzendari Eneko Ardaizek azaldu bezala. Izan ere, zentroak ez zuen irekiera lizentziarik eta 2015ean egindako proiektua orain gauzatu ahal izan da.

Navarro Villoslada institutuak 1.029 ikasle ditu DBH, Batxilergoa eta Nazioarteko Batxilergoa ikasketetan. Horrez gainera, helduen taldea ere badago, gau eskolan batxilergo ikasketak egiten.