Hezkuntzak ikuskari izateko 14 plaza deitu ditu, 7 euskaraz eta 7 gaztelaniaz - Hezkuntzak ikuskari izateko 14 plaza deitu ditu, 7 euskaraz eta 7 gaztelaniaz - Dpto
Eskariak azaroaren 27ra bitartean aurkeztu ahalko dira, eta oposizio aldia otsailaren 10tik aurrera hasiko da
2017/11/07
Hezkuntza ikuskatzaileen azkeneko lan-deialdi publikoa 2008an izan zen; orduan gaztelaniaz 6 plaza eta euskara 4 atera ziren. Oraingoan, berriz, zazpina izango dira. Euskarazko plazen hautagaiek EGA ala agiri baliokidea aurkeztu beharko dute.
Gaur egun 26 ikuskari ari dira Hezkuntza departamenduko Ikuskaritza zerbitzuan, zerbitzu-buruaz gain; 26 horietako 9 plaza titularrek betetzen dituzte, beste 17, aldiz, behin behineko ikuskatzaileak dira. 17 horietatik 3 ez dira lehiaketara aterako, zerbitzu burua ordezkatzen duen pertsonarena bata, eta 2015 ezkero erretiratutako birena.
Lan eskaintza publikoari dagokionez, oposaketaren fasean ezagutza pedagogiko, administratibo eta legegileak baloratuko dira, baita ikuskatzaile lanetarako ezagutza tekniko espezifikoak ere; lehiaketa aldian, hautagaien merituak baloratuko dira, deialdiaren I. Gehigarrian azaltzen denari jarraituz. Azkenik, praktika-aldian, hezkuntza-ikuskatzaile lanetan jarduteko hautagaien beharrezko trebakuntza baloratuko da.