angle-left Barañaingo Auditorioak, Hezkuntzak, Lan Osasunak eta Nafarroako Enplegu zerbitzuak “Artez Hazi” proiektua aurkeztu dute

Laneko arriskuen prebentzioa lantzeko material didaktikoa sortuko dute Oinarrizko Lanbide Heziketako 116 ikaslek.

2017/10/24

Laugarren aldiz egingo da Barañaingo Auditorioak “Artez Hazi” gazteei zuzendutako ikasketa-prozesua abiarazi du, baina aurten, lehenengoz, 3 departamendu ariko dira elkarlanean proiektuan. Izan ere, ikasgeletan metodologia berriak ezartzeko egitasmoaren barruan, oraingoan artea, sormena eta talde-lana sustatzea bilatzen du “Artez Hazi” egitasmoak. Ohiko ikasketak erakarri ez dituen gazteei zuzendutako proiektua da, eskolatzea ahalbidetuz eta gazteen ibilbide profesionala lantzeko aukera emateaz gainera, pertsona moduan hazten jarrai dezaten lagunduz.

Aurten 15 eta 17 urte bitarteko 117 ikasle ari dira “Artez Hazi” egitasmoan eta landuko dutena izango da laneko arriskuen prebentzioa, kantuaren, dantzaren, hip-hop eta rapa doinuen bitartez. Euren ardura izango da lan arriskuen prebentzioan sakontzeko material didaktikoa sortzea eta horretarako hainbat arte diziplinetan formazioa izan duten 30 irakasleren laguntza izango dute. Izan ere, aurten lehenengoz, Lanbide Heziketako irakasleei, batetik, lan arriskuak saihesteko formazioa eman zaie eta, bestetik, arte diziplina hainbaten inguruko formazioa eskaini zaie. Asmoa ez da irakasleek eurek dantzan egin dezaten edo abestu dezaten, baizik eta, ikasleei irakastea gorputzarekin eta ahotsaren modulazioarekin transmititu dezaketena, era horretan ikasleek eurek gara ditzaten diziplina horietan aritzeko gaitasunak.

Esan bezala, egitasmoa Barañaingo Auditorioan jarri du abian eta elkarlanean arituko dira aurten lehenengoz Hezkuntza departamenduko Lanbide Heziketa zerbitzua, Nafarroako Lan Osasunaren Institutua eta Nafar Lansare. Irabazi asmorik gabeko Ilundain, Lantxotegi eta Etxabakoitz erakundeak ere ari dira parte hartzen eta Lanbide Heziketako 4 ikastetxe publikoetako ikasleak: Virgen del Camino, Donibane, Uharte eta Burlata.

Ikasleek sortuko duten material didaktikoa urtarriletik aurrera, gainerako ikastetxeetara zabaltzea da asmoa, baita Lan Osasuneko Nafarroako Institutuak egingo duen kanpainan erabiltzea ere. Izan ere, ikasleek abenduaren 14an Barañaingo auditorioan aurkeztuko dute formazio ikastaroan landuko duten ikuskizuna.