angle-left Carlos Arellanori omenaldia egin diote Berriozarren

2019/06/21

 

33 urtez egon da zuzendaritza karguren batean. Erraz esaten da baina meritua badu eta horregatik irakasle honek merezitako aitortza jaso du gaurkoan. Carlos Arellano Cangas lehen aldiz 1986an izan zen ikasketa buru eta 1993 zuzendari postura iritsi zen. Ordutik ADI elkarteko zuzendaritzako kide ere izan da eta etengabean aritu da  ikasleen segimendua egiteko tutoretza programak garatzeko lanean. Arellanok lan handia egin du Berriozarren inklusioaren alde duela gutxi arte. Erretiroa hartuko du eta omenaldia egin diote gaur. Perez Elortza zuzendariaz gain oraingo Berriozarko ikastetxeko Leire Arrieta zuzendaria ere izan da bertan.