Gaur, SKOLAE prestakuntza-ibilbidea amaitu duten 100 ikastetxe baino gehiagoko irakasleak bildu dira Hezkuntza Departamentuan. - Gaur, SKOLAE prestakuntza-ibilbidea amaitu duten 100 ikastetxe baino gehiagoko irakasleak bildu dira Hezkuntza Departamentuan. - Dpto
2024/06/26
Gaur, SKOLAE prestakuntza-ibilbidea amaitu duten 100 ikastetxe baino gehiagoko irakasleak bildu dira Hezkuntza Departamentuan.
Ekitaldian parte hartu dute Gil Sevillano Hezkuntzako zuzendari nagusiak eta Alicia Ruiz, Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak, bai eta Amelia Fernández de Monje, Oihana Etxarte, Izaskun Gutiérrez eta Silvia Díaz hezkidetzako teknikariek ere.
Saio honen helburua da aipatutako ikastetxeetan azken urteetan garatu den hezkidetzako eraldaketa-prozesuaren balantzea eta amaiera egitea.
Hezkidetzako gida- eta ebaluazio-tresnaren emaitza orokorrak erakusteaz eta partekatzeaz gain, datorren ikasturtean araudia aplikatzearekin lotutako alderdiei buruzko informazioa eman da.
24-25 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta ikastetxe itunduetako ikastetxeak Hezkidetza Planean (SKOLAE) sartzen jarraituko dute.