angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Amaia Angulo

“Conectividad fluvial y sus efectos sobre la biodiversidad piscícola ibérica”

2018/11/08

Gogoratzen denetik behintzat, animaliak maite ditu Amaiak. Etxean animaliak izan ditu beti eta oroi-minez ekartzen ditu gogora aitarekin arrantzan ematen zituen asteburuak. Aitortzen du “Jaws-Marrazoa” filma ikusi zuenean ere ez zitzaiola animalienganako maitasuna gutxitu, kontrakoa baizik, bereziki arrainak babesteko helburuarekin ikerlari sena piztu egin zitzaiola.

 

Amaia, Nafarroako Unibertsitateko Ingurumen Biologiako sailean ibaien zatikatzearen inguruko tesia ari da garatzen.  Zehazki gizakion eragina ibai ertzetan eraikitzen (zentralak, ubideak, ureztatze bideak…) neurtu nahi du, ondorioz ibaietan bertan eta bertako animaliei egindako kalteak ikusteko, tarteka bai eta arraien espezie batzuen desagertzea gertatzeraino. Asmo praktikoa du Amaiak ordea, bere tesiak azpiegitura horien arduradun eta kudeatzaileei baliagarria izatea nahiko luke. Era horretan diseinua, gauzatzea eta mantenua egiten dutenean ingurumenaren eragilea kontutan izan dezaten eta ondorioz kokalekua min gutxien egiten duten tokian erabakitzeko  edota mindu dituzten tokiak lehengoratu ditzaten. Amaiak zehazki, Nafarroako izokina babesteko helburuarekin egin du tesia. Espezie honek Bidasoa ibaian ezarritako zentral hidroelektrikoen kalteak jasan baititu.

 

Eta etorkizunari begiratuta ikerketaren munduan ikusten du Amaiak bere burua, betiere, ibaien egoera naturalari eta arrainei laguntzeko zerbaitetan. Are gehiago, doktoretza tesia amaitutakoan buruan du bere hurrengo ikerketen ildoa: arrain diadromoak. Izakina bezalaxe ur gozotan jaiotzen dira, baina itsasoa nahigo dute hazteko (edo alderantziz, aingirak bezala). Hauek ere pertsonek eraikitako oztopoen erruz mina jasandakoak dira eta galtzeko arriskuan daude. Amaiak horregatik lehenetsi nahi ditu bere hurrengo ikerketetan.

 

Amaia ezagutzeko:  https://youtu.be/e98hmMlPugE