angle-left Gaur #ikerketabiribila atalean: Andrés Echeverría

2018/10/25

EHU-ko Ingurumen Zientzietan gradua egin zuen Andresek. Ikasle garaian ikerketa mundua ezagutu zuen, izan ere, Filipinetan marrazo-baleen monitorizatze proiektuan boluntario gisa parte hartu zuen.

Gerora, Informazio Geografikoa eta Teledetekzio Sistemetan Unibertsitate Masterra egin zuen Nafarroako unibertsitatean eta orduan, orduan bai, doktoretza tesia egitea erabaki zuen bere ikerketa sena asetzeko.

 

Bazka-lekadunen jarrera ikertzen ari da, soroetan eta laborategian. Laborategian dituenei estres-hidrikoa sortarazten die eta horrek eragiten dizkion eraldaketa morfologikoak fisiologikoak aztertzeko. Eta kanpoan aldiz, Errege Bardeako argi-belarra soroetan estres-hidrikoa telematikoki antzemateko teknikekin aztertzen du, uztak urrunetik kontrolatzeko sistemekin hain zuzen ere. Sentinel-2 satelite bidezko irudiak erabiltzeaz gain dron batekin grabatutakoak ere ikertzen dira. Uzten segimendua egiten ari da 2016tik eta hortaz, abeltzaintzaren eragina neurtu dezake, bai eta uzta honek artzaintza mugikorrari ekartzen dizkion onurak ere.

 

 

“Soroetan lekadunen analisia egitea ez da ikertu egin den zerbait. Espezie nahiko ezezagunak dira, baina orokorrean garrantzi handia dute, izan ere, Europan bereziki abereen bazkarako parterik handiena osatzen dute. Horretaz gain airean dagoen nitrogenoa lurrera eramateko gaitasuna dute, eta horrek nitrogenodun ongarrien erabilpena murriztu egiten du”

 

Etorkizunean tesiarekin abiatutako ikerketei eustea nahiko luke Andresek, bide hori laborategietan zein  soroetan jarraitu nahiko luke. Era horretan, teledetekziorako teknikak ezarri ahalko lituzke aldaketa klimatikoak landareei eragiten dien estres-hidrikoa ebaluatzen jarraitu ahal izateko.

 

 

 

 

 

https://youtu.be/_M6O6Xl57bk