angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Carmen Gándara Rossi

"Investigación sobre el modelo de intervención temprana en autismo: MITA estudio y desarrollo de un modelo basado en el programa Teacch y modelos sociales interactivos”

2018/10/31

Ikasketak amaitzen ari zela psikopedagogia arloko arazo batzuei aure egiteko teknikak aztertzeko beharra sentitu zuen Carmen Gándarak. Ikerketak erakarri zuen Carmen, eta behar hori areagotu egin zitzaion AEBetako Ipar-Carolina Unibertsitatean Teacch Division-en emandako 3 urteetan.

Gaur Gándara doktorea da, aurrez ordea, Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza arloan garatu zuen tesia. Autismoa trastornoak aztertzeko interbentziorako tekniken pilotatzea aztertu zuen eta AEBetan ikasitakoa aplikatu zion nafar familien errealitateari.

 

Oso tesi praktikoa izan zen berea. Gurasoei euren seme-alabekin elkarri eragiteko ikasgaiak egokitu zituen, era horretan, komunikazio soziala eta hizkuntza sustatu ahal izateko.

 

30 saio inguru erabili zituen esku-hartzea egiteko. Denbora horretan begirada bidezko kontaktuan, ahoskeran, hizkuntzaren erabilpenean, ekimen gaitasunean eta arretaren erantzunean hobekuntzak lortu zituen Gándarak. Bere ikerketan gainera, esku-hartzea egiteko familiako kideen gaitasuna hobetu egiten zela baieztatu ahal izan zuen, bai eta aseago sentitzen zirela ere.

 

Gaur egun Donibaneko Huarte zentroan lan egiten du Gándara doktoreak ume, nerabe eta helduen terapeuta gisa, komunikazio sozialean laguntzen. Eta aldi berean Nafarroako Unibertsitatean irakasle lanetan ere aritzen da hezkuntza eta psikologia fakultatean, zehazki hizkuntzaren desorekak eta bere egokitzapen kurrikularren arloan.

 

https://youtu.be/ftwIoGmU5ik