angle-left Gaur, #IkerketabIrIbIla tartean: Cristina Galarregui Miquelarena

“Estrategias para la mejora de la calidad de vida de colectivos pre-senior y senior basadas en la nutrición de precisión”

2018/09/20

Cristina Galarregui Miquelarena

Cristina Galarreguiri Famazia Gradu amaierarako lana egiten ari zela piztu zitzaion ikerketarako grina lehenengoz. Basque Culinary Centerrera joan zen ordea lanera, I+G saileko nutrizioaren alorrean, hain zuzen ere. Jardun horretan ari zelarik hartu zuen  erabakia: doktoretza-tesiaren abentura biziko zuen.

Gaur egun, Nafarroako Unibertsitateko Nutrizioa ikertzeko zentroan ari da ikerketa garatzen. Norbanakoari zuzendutako nutrizio arloan, zehazki, adineko pertsonentzako nutrizio estrategien diseinua aztertuko du Galarreguik. Ikerlaria horretarako, osagai funtzional talde baten eraginkortasuna neurtzen ari da osasunean eragin ditzakeen aldagaien arabera. Bereziki gluzemia indizearekin dago kezkatuta.

 

Azken finean, bere doktoretza tesiaren helburu nagusia da “adinduentzako osasungarri izanen den elikagai funtzional talde baten diseinua egin, ekarpen handi litzateke, elikagai horiek merkatuan eskuragarri egotea”. Nafar komunitatearen biztanlegoaren zahartzeko joaera ezaguna da oso, beraz, ongietorria izanen da Cristina Galarreguiren ekarpen oro.

 

Etorkizunera begiratuta ate denak zabalik eduki nahi ditu ikerlari honek. Ikerketa lanekin jarraitzeaz gainera, irakaskuntzan edo enpresa munduan aritzea ere ez du baztertzen.

 

Cristina Galarregui bera hementxe ezagutu dezakezu:  https://www.youtube.com/watch?v=gvfuoAwYJe4&feature=youtu.be