angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Damián Muruzabal Gambarte

Desarrollo de una nueva estrategia de evaluación de la genotoxicidad in vitro y su aplicación a ingredientes funcionales

2018/09/27

Damián Muruzabal Gambarte

Damianek gogoan du “gaitzak osatzeko molekulak topatzen zituen itsasoko esploratzaile moduko bat”  izan nahi zuela. Gero karrera batean matrikula egin, masterra ere bai, hainbat laborategi, ikerketa zentro eta enpresetan egonaldiak osatu, eta pixkana bere lekua topatzen hasi zen ikerlari hau.

 

Toxikologia genetikoaren adarrean ari da bere proiektua garatzen, genotoxicologia deritzon alorrean zehazki. Osagai batzuek gure DNAn izan dezaketen eragina da bere aztergaia. Izan ere, egunero erabiltzen ditugun hainbat osagaik (botiketan, kosmetikan edo elikagaietan gehituta) guren DNA eraldatu dezakete, mutazioak eragin eta minbizia prozedurak piztu dezakete. Eta osagai horiek aztertzeko lanabes zehatzak eta garatuak behar dira. Ba horixe da Damianek egiten duena: arriskutsuak izan daitezken osagaiak antzematen dituzten lan tresna horien garapena eta hobekuntza ikertu.

 

Herritarrak babestea da bere azken helburua. Eta bide batez industriarakoa ere berebiziko garrantzia du bere proiektuak. Osagai horiekin lan egiten duten enpresak dira interesatuenak. Euren produktuak, genotoxikoak izateagatik, merkatutik baztertu aitzin nahi baitute osagai horien antzematea egin dadin. Eta hain zuzen ere, Damian Muruzabal Gambartek industriarako ikerkuntza lanetan ikusten du etorkizunean bere burua.