angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Joseba Erdocia Zabala

“Estrategias de control de convertidores electrónicos para el mantenimiento de la futura red eléctrica basada en energías renovables.”

2019/02/21

 

 

 

Ingeniaritza ikasten ari zela, industria-teknologien arloan, Josebak bere ikerketa gaien jatorria ezagutzeko sena zuen. Horregatik, graduaren amaiera urteetan NUPeko Ingeniaritza elektriko-elektronikoaren departamentuan lankidetzarako beka jaso zuenean, ikerketan hasi zen. Zehazki energia berriztagarrien termoelektrizitatea aztertzen hasi zen eta, behin masterra amaituta, gai horren inguruko doktoretza tesia egitea erabaki zuen.

 

Zehazki energia berriztagarrien indar-sareak mantentzerako, bihurtzaile elektrikonen kontrol estrategiak diseinatzea du helburu. Josebaren nahia bere tesiak sare elektrikoak kalitate eta eraginkortasun handiagoz diseinatzea du helburu. Modu horretan energia berriztagarrien bitartez ekoizten dugun argi-indarra ahalik eta gehien xurgatu eta erregai fosilen murrizketan lagundu. Azken finean, ikerlari honek “mundua hobetzen” lagundu nahiko luke. Bere ikerketaren ildo nagusiaz gain, etorkizuna beste esparrutan ere ikusten dio tesiari: garraioan, mugikortasunean eta batez ere auto elektrikoaren garapenean.Edonola ere, Josebak beti bideratuko du bere lana ingurumena hobetzeko helburura.

Une honetan, tesia egin bitartean NUPen irakasle dabil. Aurrerago ikerketa arloan lanean jarraitzea ez du baztertzen, baina aitortzen du enpresa eta industria esparruak ere erakartzen duela. Edozein kasutan, energia berriztagarriena Nafarroarentzat sektrore estrategikoa dela deritzo, bai eta garapen industrialean ere. Horregatik baikorra da Unibertsitatea, industria eta enpresa eremuak lotzen dituen ikerketa lanetan aritzea.

 

 

Joseba Erdocia ezagutzeko: https://youtu.be/JYj3Xip1z4c