angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Juan Luis López Aranguren

“Aplicación de la teoría de la elección racional a la Comunicación Internacional en Asia Oriental: el caso Senkaku/Diaoyu”.

2019/03/07

 

 

 

Kazetaritza ikasi zuen Juan Luisek. Gizarte arloko karrera izan arren teoría berriak ikertzeko grina izan du beti. Horregatik Nafarroako unibertsitatean ikasketak amaitzen ari zela gatazken estaldura informatiboaz garatzen ari ziren bi ikerketa proiektuetan parte hartu zuen. Zehazki, Irakeko eta Bosniako gerren inguruan. Ikerketa metodologiaz orduan ikasi zituen lehenengo irizpideak, gerora masterra osatu bitartean sakonduko zuen ezagutza hori. Horrela doktoretza tesia egitea erabaki zuen arte.

 

Asia Ekialdean gauzatzen den nazioarteko komunikazioan aztertu zuen eta horretarako Senkaku/Diaoyu uharteen kasua aukeratu zuen. Txina, Japon eta Taiwan herrialdeek bertako petrolioarengatik daukaten liskarra aztertzeko. Hiru lurralde horien arteko komunikazioa aztertu zuen, nazioartean euren ikuspuntuak eta negoziazioak nola jakinarazten dituzten, hain zuzen ere. Nazioarteko harremanak komunikazioaren ikuspegitik ikertu zituen, alegia. Aurkitutako datu esanguratsuetako bat lurralde jirrengan estatuko agenteek ez, baizik eta multinazionalek, herritarren elkarteek edo hedabideek daukaten eragina izan zen. Hori jakinda, ikerketa eredu bat sortu zuen Juan Luisek gainontzeko gertakarietan nazioarteko harremanak aztertzeko: Brexitaren kasua, AEBetako 2016ko hauteskundeak…ikertu zituen, betiere, estatuko aktoreak kontutan izan gabe.

 

Tesia amaitu ostean Juan Luisek ikerketa alorrean jarraitzea erabaki du, tesi ondoko Japon Fundazioaren diru-laguntza baten bitartez Osaka eta Igatan proiektu bat garatu du. Orain, Nazioarteko Harremanen ikasgaian irakasle da Nafarroko Unibertsitateko zuzenbide fakultatean.

 

Eskertzekoa da nazioarteko harremanen inguruan Jose Luisek gure komunitateari ekartzen dion ezagutza.

 

 

Juan Luis ezagutzeko  https://youtu.be/MidlKE2kno8