Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Julen Sanz Serrano - Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Julen Sanz Serrano - Dpto
“Evaluación genotoxicológica in vitro de ingredientes funcionales y frituras de restauración colectiva”
2018/10/11
Farmazia eta Nutrizioa ikasi bitartean, lanerako irtenbide denak aztertzearren ospitaletan, botiketan eta Unibertsitateko hainbat sailetan egin zituen praktikak Julen Sanzek. Edukitako esperientzia guztien artean graduko amaierako lanaren garapenean izandakoarekin gelditu zen Julen, eta horregatik ikerketaren ildoa jarraitzea erabaki zuen.
Nafarroako Unibertsitateko Farmakologia eta Toxikologia departamentuan ari da une honetan Julen bere tesia osatzen, zehazki segurtasunezko elikaduraren arloan. Zehazki, egungo kontsumo ohituretan txertaturik dauden bi produkturen genotoxizidadea aztertzen ari da: olioen eta sukaldaritza kolektiboan diharduten enpresek aurrez prestatutako janarietan, bai eta, modan diren “osagai funtzionaletan” estraktuetan ere.
Julenen tesiaren garrantzia “egun, elikagai errealen edo prestatutakoen genotoxizidadearen datu irmorik ez egotean datza. Jende askorentzat janaria prestatzen duten enpresetan erabiltzen diren elikagaien edo osagai funtzionalen inguruan ez dago daturik, legeak enpresa-ekoizleak eraginkortasunaren inguruko ebaluazioa egitera behartzen baldin baditu ere. Baina, segurtasunaren ebaluazio-estrategia ez dago batere zehazturik”.
Azen finean herritarrak babestu nahi ditu Sanzek bere ikerketa honekin, epe luzera osagai hauen aurrean, epe luzera, gertatzen ahal diren arazoak aztertu asmo ditu. Horregatik ari da aipatutako osagaietako genotoxizidadearen ebaluazioa “in vitro” egiten. Mutazioak (genetikoak eta kromosomikoak) eta eta lesio pre-mutagenikoak antzemateko estrategia osoa ezarri nahi du ikerlari honek.
Julen ikerketaren bidean jarraitzeko asmo irmoa du, ahal dela unibertsitate esparruan aritu nahiko luke eta bide batez irakaskuntzarekin tartekatu. Hori bai, bere jardunetik kanpo enpresa mundua utzi gabe, izan ere, Nafarroak nekazale-elikaduraren industria indartsua du, oso berritzailea, eta ez ditu aukera profesional horiek inolaz baztertu nahi.
Julen Sanz ikusteko:
https://www.youtube.com/watch?v=uCBgTlWZZcs&feature=youtu.be