angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla tartean: Lucía Gayoso Morandeira

“Vehiculización de compuestos bioactivos para alimentos funcionales: influencia de la digestión gastrointestinal y actividad biológica”

2018/10/04

Lucía Gayoso Morandeira

Doktoretza egiten ari da Lucía Gayoso eta dagoeneko bere kurrikuluma izugarria da. Giza nutrizio eta dietetika ikasketak egin zituen Madrilgo Universidad Autónoman, ondotik Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentzia lortu zuen unibertsitate berean, Europako Masterra egin zuen gero Elikatze, Nutrizio eta Metabolismoan Nafarroako Unibertsitatearen bitartez.

Ba hau guzia gutxi balitz doktoretza tesia osatu berri du Lucíak. Nutrizio zein Bromologian katedraduna den Iciar Astiasarán Anchía Doktorea izan du tesi-zuzendari. Hezkuntza Departamentuko diru-laguntzarekin garatu du Lucía Gayosok bere ikerketa Elikagaien eta Fisiologiaren  Zientzietako sailean.

 

Bere ikerketak osasuna bultzatzeko bioaktiboen erabilpenerako estrategia berriak garatzea du helburu. Osasunari on eginen dion Omega 3 azidoak, melisa landaretik ateratakoak, oreganoa edo labanda bezalako gaiak daude bere ikergaien artean.

 

 

Eta aurrerantzean zer? Ba etorkizunean bioaktibo bioeskuragarriak dituzten osagai ala elikagai funtzionalak garatze-ikerketetan jarraitu nahiko luke. Lucíaren azken helburua baita kontsumitzaileon ongizatea eta osasuna orokorrean hobetzen laguntzea.

 

Gayosok doktoretza-ondoko ikerketekin jarraitzea ez du inolaz baztertzen. I+G proiekturen batean ere parte hartuko luke elikagaien industria arloan, batez ere, bere jakintza modu “praktikoago” batean landu ahal izateko.

 

Lucía Gayoso ezagutu nahi baduzu: https://youtu.be/YkLJCPOEOpE