angle-left Gaur #IkerketabIrIbila atalean: María Teresa Domínguez Fernández

“Metabolómica de compuestos fenólicos de alimentos vegetales de Navarra tratados termicamente: efecto de la digestión y microbiota intestinal.”

2018/12/20

 

Farmazia eta Nutrizio gradu-ondoko lana osatu eta Bromologia arloko praktiketan ari zela jabetu zen Maite ikerketaren mundua zela bere garapen profesionalean falta zitzaiona.

 

Tesia egiten ari da horregatik, Nafarroako Unibertsitateko Elikadura eta Fisiologia departamentuan. Zehazki, zeharko nafarrak diren barazki barazkiak: Tuterako orburua eta Lodosako piperra, bien prestaketa prozeduran dauden osagai antioxidatzailea aztertzen ari da. Era berean, produktu bien digestioa eta hatzidura aztertzen ari da. Barazkien osagaien artean gure gorputzera iritsi eta osasunerako onurak dakartzanak antzemateko helburuarekin.

 

Maiteren tesiak arlo honetan ikerketa lerro berriak irekiko balitu kontent litzateke bera. Baina zeharo asetuta geldituko litzateke ikertzaile nafar hau herritarren artean barazkien konsumoa hazi eginen balitz, batez ere barazkien osagai anioxidatzaileak mantentzeko sukaldean modu jakin batean prestatzen ohituko bagina. Hori da Maiteren azken xedea.

 

Tesiaren idazketan murgilduta dago orain, eta denbora gutxi du etorkizunean pensatzeko. Hori bai, ikerketa munduari lotuta jarraitu nahiko luke, unibertsitate munduan izan ala industria izan, ikasitakoa eta ikerketakoa aplikatzeko aukera izanen bailuke.

 

Ezagutu https://www.youtube.com/watch?v=ADVcGfhRUG8&feature=youtu.be