Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Marta Cildoz Esquíroz - Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Marta Cildoz Esquíroz - Dpto
“Desarrollo de metodologías y técnicas basadas en modelos de simulación para la mejora de la eficiencia del sistema sanitario público. Aplicaciones reales”.
2019/02/14
Jakinmina izan du beti Martak “gauzen zergatiak eta errealitatea osatzen duten prozedurak ulertzeko” kuriositatea, alegia. Ikasketak aukeratzeko garaia iritsi zitzaionean MAtematikak eta Ingenieritza izan zituen buruan, eta azkenean, bigarrenaren aldeko hautua egin zuen. Ingnieritza industrialean Masterra egiten ari zela ikuspuntu matematiko bat deskubritu zuen “edozein arlotako arazo zailak konpontzen saiatzen zen”. Bertan topatu zuen matematikak eta benetako aplikazioan aspaldi bilatzen zuen uztarketa interesgarria eta horregatik erabaki zuen ikerketa munduan sartzea eta doktoretza tesia egitea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko estatitstika sailean diardu Marta tesia egiten, ikerketa operatiboan zehazki. Matematika metodologien garapenean oinarrituta osasun eta larrialdi zerbitzuen hobekuntza eta eraginkortasuna da ikertzen ari dena. Industria 4.0 deritzon arloan oso arrnta da sistemen optimizaziorako simulazio teknikak erabiltzea. Osasun zerbitzuetan ordea eskasa da método hauen erabilpena. Martaren helburua beraz, bere tesiaren bitartez Osasun Sistema 4.0 bat sortzea litzateke.
Doktore izateko bidean den ikerlari honek dio bere tesiak zeharo praktikoa izan nahi duela. Arazo errealetatikabiatu eta egungo osasun sistemako kudeaketarako benetako erantzunak emanez. “Zain egoteko denborak murriztu, lan kargak aztertu, baliabideak antolatu, etab simulazio sistemen bitartez aztertu daitezke eta erabakiak hartu behar dituzten profesionalei laguntzeko lantresnak emanez gero. Horretaz gain, osasun arretarako modu berrien diseinuarekin ere lanean ari da Marta. Teknologia berriak eta sektoreak eskatzen dituen egokitzapenak uztartutako proposamenak eginen ditu.
Tesian buru-belarri murgilduta dabilen ikerlari honek ikerketa munduan ikusten du bere burua etorkizunean. Arlo honetan bertan eta, ahal dela, NAfarroa teknika hauen ezarpenean komunitate erreferentziala izan dadin laguntzen.
Marta ezagutzeko: https://youtu.be/xGpZmOJXgOM