angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Miguel Fernando González Zalba

"Identification of individual atoms in silicon nanostructures"

2018/12/13

 

 

 

Miguel Fernando arrastoa uzten duen pertsona horietako bat da, zeharkako harremana edukita ere. Ikerlari bikaina izateaz gain, balore ugari dituen pertsona umila eta eskuzabala da Miguel Fernando. Duela gutxi, esaterako, hegazkina hartu zuen Cambridgetik Iruñera zientzia astearen harira berak ikasitako eskolan hitzaldia eman eta ikerketarako grina umeengan pizteko asmoz.

 

Familiatik datorkio sena. Batez ere, fisikaria, irakaslea eta Hezkuntza Departamentuko teknikaria izan den aitarengandik datorkio ikerketarako gogoa. Eta Zaragozako Unibertsitatean nano-elektronika ikasten ari zela areagotu egin zitzaion.

 

Cambridgeko Unibertsitateko Mikroelektronika sailean garatu zuen Miguel Fernandok bere doktoretza tesia. Zehazki “Atomo bakar baten mikroelektronika” proiektuan parte hartu zuen, gailu elektronikoen tamaina formaturik txikienera eramateko asmoz. Tesiarekin lortutakoak nabarmentzekoak dira: molekula bakarreko transistoreak edo elektroi bakarreko transistore-magnetikoak garatzera iritsi baitzen.

 

Egun, Hitachi Cambridge Laboratory lantegian dihardu lanean,ikerketa eta garapen alorrean Japoneko multinazionalak Cambridgeko Unibertsitatean bertan duen fisika departamentuan. Miguel Fernando Konputazio Kuantiko ataleko talde burua da. Ez litzateke harritzekoa hurrengo ordenagailu eramangarriak ala Smartphone-ak barruan eramanen duen nanochip-a doktore nafar honen ikerketari esker lortutakoa izatea.

 

Miguel Fernando ezagutzeko:

https://youtu.be/dIoLI-Ne8NI