angle-left Gaur #IkerketabIrIbila atalean: Paola Morales Zimmermann

"Efectos de filtrado por recubrimientos de cristal fotónico"

2018/10/18

Gaurtik Doktorea da Paola Morales, STEM gaietako eredu, izan ere, bere ibilbidearekin berretsi du haurtzarotik zientzia arloetan sena piztea zeinen garrantzitsua den.

Fisikan lizentziaduna da Doktorea izan aurretik jakina. Paolak gogoan du txikitatik “gauzen funtzionamenduaren nolakotasunak eta zergatik ezagutzeko beharra sentitzen duela, hainbat natura fenomenoekin ere gertatzen zitzaidan, ilargiaren aldaketekin edota olatuen mugimenduekin esaterako.”

 

Nafarroako Unibertsitate publikoan, Ingeniaritza Elektriko-Elektronikoaren Sailean egin du Paolak bere doktoretza tesia. Kristal fotonikoak ikertu ditu, argiarekin elkar eragin eta kolore zehatz batzuei zeharkatzen uzteko gaitasuna duen materiala, hain zuen ere.

 

Moralesek munduan dauden gertuko adibideak jarri dizkigu bere ikerketa ulertu ahal izateko (argi dago irakaskuntzarako erraztasuna ere baduela): tximeleta urdinak (Morpho Menelaus) bere hegalekin nola, edo opalo mineralek koloreen euren egitura mikroskopikoaren ondorioz tonalitatea islatzen duten moduan, horrela aritzen dira esfera mikroskopikoekin osaturiko kristal hauek.

 

Osagai elektromagnetikoak dituzte material hauek eta horri esker Paolaren ikerketa eskala makroskopikoan egin ahal izan zuen eta gero bere benetako tamainari ondorioak ezarri.

 

“(…) tesiak hainbat aldagai ikertu ditu materialak diseinatu ahal izateko: esferek zerekin osatuak izan behar zuten, zenbateko distantzian egon beharra zuten, kokapenaren ordenak axola ote zuen ala ez (…)”

 

Moralesen ikerketak bestalde materialen modelatu konputazionalaren garapena ere aztertzen zuen. Bai eta eskala nanoskopikoan kristal fotoniko hauen ekoizpena ere. Fabrikazioaren saiakerarekin demostratu ahal izan zuen material hauen jarrera aurreikusi daitekeela eta zeinen baliagarria den hori.

 

Morales Doktorea fabrikazio teknika desberdinekin aritu da egokienak zeintzun ziren jakiteko eta balizko hobekuntzak sartzeko.

 

Gaur egun irakaskuntzan ari da Paola lanean, nahiz eta 2017ko abendura bitartean ikerketa proiektu baten kide ere izan den. Proiektu horrek infragorrien filtro bat azalera jakin baten gainean jarri eta beroketa ekiditearen helburua zuenez Moralesek garatutako tesiaren hainbat aspektu aztertu ditu.

 

Morales doktorearen nahia da, eta gurea ere bai, ikerketa lanetan jardun ahal izatea etorkizunean. Zorionak eta eskerrik asko, Paola!

https://youtu.be/xwz3cynmmF4