angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Sara Zalba Oteiza

"Síntesis y evaluación de liposomas de oxaliplatino dirigidos frente al EGFr usando diferentes ligandos."

2019/04/11

 

 

Txikitatik jakin min handiko pertsona da Sara. Gauza guztien zergatia ezagutu nahi zuena. Nafarroako Unibertsitatean egin zituen Biologia ikasketak eta amaitzen ari zela hasi zen ikerketa alorrarekin erakarrita sentitzen. Horregatik erabaki zuen doktoretza tesia egitea.

 

Unibertsitate bereko Farmazia eta Farmazia Teknologien sailean egin zuen tesia, zehazki nanopartikulen diseinua minbiziaren tratamendu kimioterapikorako ikertu zuen. Liposoma izena duten mikroesfera hauek beste partikula batzuen kontra “jo” egiten dute. Bigarren partikula horiek oxaliplatinoa duteez barruan botika horren bideratzea egiten dute, era horretan gaitz onkologikoa duten gaixoengan bigarren mailako eraginak ekiditea lortuz.

 

Zabal doktoreak arratoiekin egin zuen froga eta formulazioa hobetuz lor dezake alor klinikoan eragina edukitzea edota patentea sortzea.

 

Aurre doktoretza garaia amaituta ikerlari moduan jarraitu du Sarak Roterdam hirian ERasmus Medical egoitzan egonaldia eginez, hain zuzen ere. Zentro hori ezagutzen zuen Nafarroako Gobernuak dituen mugikortasunerako laguntzen bitartez egona zelako. Bere jarduera oraindik ere minbiziaren kontrako ikerketara bideratzen du Sarak, zehazki inmunoterapia alorrean ari da lanean “norberaren sistema nimunea estimulatuz gorputzak berak tumorea antzeman eta deuseztatu dezan”. Bere ideia azken batean nanoteknologia eta inmunoterrapia ildoak battzea da, bien bitartez terapia berritzaile eta eraginkorra lorzeko minbiziaren aurka.

 

Sara Zalba Oteiza ezagutu dezakezu : https://youtu.be/VxhKbHuwwu4