angle-left Gaur #IkerketabIrIbIla atalean: Violeta Balbás Martinez

"Systems Pharmacology Model applied to Autoimmune Alterations: Inflammatory Bowel Disease (IBD)"

2018/11/15

Violetaren ikerketa grina bere izaerarekin doa, betidanik izan baitu gauzen zergatia ezagutzeko beharra.

 

Ama erizaina du Violetak eta hasiera batean berak asetzen zion prozedura biologikoekin zeukan jakin-mina. Gerora, Farmazia ikasketak aukeratuko zituen Violetak, biologiaren, zientzia eta giza gorputza alorrek pizten ziotelako interesa. Nafarroako Unibertsitatean “Botiken  Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza” masterrarekin  buru-belarri ari zela ikasgai zehatz batek ordura arte ezezaguna zuen mundua jarri zion begi aurrean.

 

Bere tesia horregatik sistema biologikoak deskribatzeko gai diren eredu matematikoak garatzean  datza.  Esteak hantura eragiten duen Crhon gaitza da zehazki Violeta Balbás ikertzen ari dena. Eta bere ereduek egin asmo dutena birtualki, software matematiko baten bitartez, terapia berriak eta haien arteko nahasketak frogatzea da. Tratamentuen garapen klinikoa egin aurreko urrats moduan.

 

Violetari bere tesiak hipotesien gainean lan egiteko baliagarria izateaz gain, tratamenduen  ordezkoak garatzeko ere lagungarri izatea gustatuko litzaioke. Eta jakina, bere lana argitaratu eta hedatu nahiko luke, tratamenduekin lanean diharduten medikuntza profesional eta famiziei erabilgarri eginen bazaie tratamendu eraginkorragoak lortzeko. Metodologia hau gainera bestelako gaixotasunekin ere landu daiteke.

Etorkizunean zientziarekin lotuta bizi nahiko luke Violetak, zuzenean edo zeharka bada ere eta ahal dela orain ikertzen ari den arloan jarraituko luke lanean, bere pasioa hori baita.

 

Animo Violeta, segi aurrera!

 

 

Violeta ikusi https://youtu.be/AOeKK1DZmRY