angle-left #IkerketabIrIbIla gaur: Yolanda Alonso Martirena

“Prácticas pedagógicas positivas: identificación y evaluación de los condicionantes de bienestar de aula, de docentes y discentes en escuelas navarras”

2018/09/13

#iIkerketabIrIbIla Yolanda Alonso

Yolanda Alonsorentzat gaur egun ikastetxeen “antolakuntzaren ongizatea” ezinbesteko lehentasuna da. Bitarteko irakasle moduan urte luzetan ibilia, tamaina eta ezaugarri askotariko zentroak ezagutu ditu Yolandak. Ezaugarri horiek zuzendaritza taldeen aspektu formalak zein informalak barnebiltzen ditu, bai eta lankideenak eta haien arteko koordinazioa ere. Horregatik dira dimentsio handiko aztergaia.

 

 

Alonso, aurre-doktoretza osatzen ari den ikerlaria da. “Pedagogia jarduera positiboak: irakasleen zein ikasleen ongizatea baldintzatzen duten eragileen identifikazioa eta ebaluazioa  Nafarroako eskoletako ikasgeletan” bere tesia garatzeko Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntza jaso du. Argi du “antolakuntzarako giroak irakaslearen jarduna zeharo baldintzatzen duela. Ikasleen ongizatea ez da lortuko antolakuntzarako giro aproposik gabe.”

 

 

Enpresa munduan antolakuntzarako gaitasuna aspaldi da helburu eztabaida ezina. Baina irakasleen lan esparruan ez zaio hainbesteko garrantzia ematen, nahiz eta ez den “fabrika bat, baina azken produktua umek dira ordea”. Alonsok horregatik eskolaren antolakuntza ikertuko du bere tesian.

 

Bere ikerketaren helburua hezkuntza-zentroen antolakuntza aztertu eta ebaluatzeko adierazleak zeintzuk diren zehaztea da. Izan ere, kontraesan bat dagoela uste du Alonsok “hezkuntza legeen hitzaurretan ikasleen ongizate eta garapena lehenesten dira helburu nagusi moduan. Baina zentroak ebaluatu eta ikertzeko garaian, aldagai hori ez da garrantzizkoa eta pisu handiena eduki-ebaluazioek baino ez dute hartzen: matematika, hizkuntza, etab.”

 

Ikerlari honek bere azterketa-esparrua beste hezkuntza-mailetara zabaldu nahiko luke etorkizunean. Bere tesiak Haur eta Lehen Hezkuntza aztertuko baititu bakarrik.

 

Yolanda Alonsoren azalpenak ikus ditzakezu https://youtu.be/GxMngrUhnmQ