angle-left Nafarroako ikasle eta irakasleek formazio egonaldiak egingo dituzte Finlandian

Holanda, Italia eta Finlandiarekin adostutako Erasmus+ proiektuaren baitan, Hezkuntzak Finlandiako Lappeeranta hiriko Saimaa Vocational School ikastetxearekin egonaldiak egiteko aukerak zehaztu ditu

2018/11/22

Nafarroako ikasle zein irakasleek Finlandiako Lappeeranta hiriko Lanbide Heziketako Saimaa Vocational School ikastetxean formazio egonaldiak egiteko aukera izango dute apiriletik aurrera. Aukera hau ikasleen eta irakasleen mugikortasunerako lau herrialdeek (Espainia, Finlandia, Holanda eta Italia) jasotako hitzarmenaren baitan gauzatuko da.

Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako zuzendari, Esther Monterrubio Ariznabarreta, egunotan Italia eta Holandako ordezkariekin batera Lappeerantan egindako topaketan izan da eta bertan Nafarroako ikasle eta irakasleek Finlandian egin ditzaketen egonaldien ezaugarriak zehaztu ditu. Monterrubiok adierazi duenez, “zentzu guztietan oso aberrasgarria izan da topaketa. Ikasle eta irakasleen mugikortasunerako aukera berriak indartzeko balio izan du eta batez ere proiektuetan oinarritutako Lanbide Heziketako ikasketen alde onak bertatik-bertara ikusi ahal izateko”.

Zehazki, Finlandiara abiatuko den lehendabiziko Nafarroako ordezkaritza Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntzan lan egiten duten irakasleek osatuko dute. 2019ko apirilean izango da eta Foru Erkidegoko irakasleek metodologia horiek Saimaa Vocational Schoolen aurrera nola eramaten dituzten ezagutzeko aukera izango dute. Maiatzean, gainera, irakasleen beste talde batek egonaldi formatiboa egingo du bertako funtzionamendua eta antolaketa ezagutzeko.

Ikasleei dagokionez Ekoizpen Mekanikoaren Diseinuko ikasleek Finlandiako ikastetxean eskaintzen diren espezialitate ezberdinetan sakontzeko egonaldiak egingo dituzte.

Era berean, mugikortasuna bultzatuko denez, apirilean Nafarroak Finlandiako ordezkaritzaren bisita hartuko du; Foru Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeak bisitatuko dituzte eta ikasleak egiten ari diren egonaldien jarraipena burutuko dute.

Saimaa Vocational School

Saimaa Vocational School, Lappeeranta hirian kokatutako ikastetxea da eta egun ekoizpen sektore ezberdinetako 4.000 ikasletik gora ditu: Basozaintza, paperaren ekoizpen prozesua, estética, ileapaindegiak, elikagaien ekoizpena, mekanika, automobilgintza, informazioaren teknologiak, sukaldaritza, ostalaritza etab.