angle-left Nafarroako bideo matematikoen I. lehiaketa, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

Gai zara bideo bat π minutuan grabatzeko?

2021/02/25

“Tornamira” matematika-irakasleen Nafarroako Elkarteak lehiaketa bat antolatu du Nafarroako edozein ikastetxetako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen asmamena eta irudimena garatzeko, matematika-edukia duen bideo bat graba dezaten.

Egindako bideoek edozein testuinguru erreal edo simulaturi egingo diote erreferentzia (gai librea), baina beti egongo dira lotuta Matematikarekin. UTZI HEGAN ZURE IRUDIMENARI, eta erreparatu matematikak erabiltzen diren bizitza errealeko egoera ugariri.

 

NOLA PARTE HARTU

- 3 minutu eta 14 segundoko bideo bat egiten, gutxi gorabehera, lehiaketa hori martxoaren 14an (3/14) Matematikaren Nazioarteko Egunean (Pi Eguna) sartzeko.

- Bideoak banaka edo binaka egin daitezke, gaztelaniaz edo euskaraz, betiere ikastetxeko irakasle baten tutoretzapean.

 

BALORATU BEHARREKO ALDERDIAK

- Egileek erakutsitako sormena eta originaltasuna, denbora labur horretan aukeratutako alderdi, egoera, kontzeptua, ideia… matematikoa irudikatzeko.

- Bideoaren kalitate teknikoa.

 

DATAK

- 1. fasea IZENA EMATEA: parte hartzeko, nahitaezkoa da formulario hau betetzea, parte-hartzaileen datuekin eta egin beharreko bideoaren azalpen laburrarekin, martxoaren 31 baino lehen. Jardueraren ardura duen irakasleak eginen du inskripzioa.

- 2. fasea BIDEOAK EMATEA: Bideoak mp4 formatuan bidaliko dira apirilaren 30a baino lehen. Bideoak bidaltzeko modua I. FASEAN izena eman dutenei zehaztuko zaie.


KATEGORIAK

- Bigarren Hezkuntza - 1. - 2. - 3. DBH

- DBHko 4. maila eta Batxilergoa

 

SARIAK

Bi sari kategoria bakoitzeko

Lehen saria: Diploma, Classwiz kalkulagailu zientifikoa, Tablet 10"

Bigarren saria: Diplomak, kalkulagailu zientifiko klasizista, haririk gabeko entzungailuak.

 

Tornamirak antolatutako jarduera honek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren, NUPen eta CASIOen laguntza du.

 

Informazio gehiago behar baduzu, kontsultatu Tornamirako web orria

Kontaktua: Jesús Javier Jiménez
Mezu elektronikoak: tornamira2012@gmail.com