angle-left Erasmus+ jardunbide egokien II. jardunaldia Iruñeko Julio Caro Baroja BHIn

2024/06/24

Joan den ekainaren 19an Erasmus+ Jardunbide Egokien II. Jardunaldia egin zen Julio Caro Baroja BHIn. 114. gelan 2023-2024 ikasturtean egin diren mobilizazioen aurkezpena egin zen.

Bi orduz, zortzi mobilizaziotan parte hartu duten irakasleek beren esperientzia azaldu zuten behaketaz ikasteko bisitetan eta prestakuntza-jardueretan, Prato (Italia), Florentzia (Italia), Braga (Portugal) eta Bodrum-en (Turkia). Mobilizazio eta prestakuntza horiek guztiak Erasmus+ partzuergoei esker egin ahal izan dira (CREENArena eta Hezkuntza Saileko Hizkuntza Programen Negoziatuarena). Partzuergo horietan, institutuak kide gisa parte hartzen du.

Julio Caro Baroja BHIko Nazioartekotze Webgunean aurkezpen guztiak kontsulta daitezke.

Familiek eta irakasleek interes handia agertu zuten landutako gaiekiko. Guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu etortzeagatik.

Nazioartekotze Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Julio Caro BHIko Hezkuntza Komunitate osoari, eta irailetik aurrera lanean eta ikasleekin lehen mobilizazioak antolatzen hasi gara, aurten lortu dugun Erasmus Akreditazioaren esparruan.
 

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975