angle-left XAKE HEZIGARRIA ADADAE III. literatur lehiaketa

Xake Hezigarriaren Lagunen Elkarteak (ADADAE) egin du XAKE HEZIGARRIA ADADAE 2019 literatur lehiaketarako deia. Lehiaketaren xedea da literatura ekoizpena bultzatzea, eta elkartearen sorrerako ideia sustatzea, hau da, xake hezigarria mundu osoan zabaltzea, baita azpimarratzea ere xakeak musikarekin, literaturarekin, historiarekin eta hezkuntzarekin duen lotura handia

2019/01/16

 

 

  •  
    • Deialdia irekia da baina batez ere bertan Nafarroako ikastetxeko ikasleei parte hartzera gonbidatzen zaie.
    • Lanak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ko 24:00ak artekoa izanen da. Ezarri den modalitatea Narratiba da, kategoria hauetan:
    • 9 urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak (ikuspegia erabat irekia: kontakizuna, ipuina...)
    • 18 urtetik gorakoak (narrazioa, ipuina, saiakera, hezkuntza berrikuntza...)
    • Lehiaketa honetan nahi duten guztiek parte hartzen ahalko dute, betiere dagokien adin tartean. Lanak gaztelaniaz edo euskaraz aurkeztuko dira.
    • Informazio gehiago www.ajedrezeducativo.org

      Kontaktua: ADADAE

      Mezu elektronikoak: info.adadae@gmail.com