angle-left Iñaki Ochoa de Olza BHI kaleratzeak ordezkatzeko Kanpo Lana hitzarmenera gehitu da

Hezkuntza departamentuak dagoeneko 10 ikastetxerekin sinatu du akordioa eta beste lau ikastetxek gehitzeko interesa erakutsi dute

2018/06/29

Ocho de Olzako zuzendaritza taldea, Antsoaingo alkatea, ADEMNAko kideak eta hezkuntza kontseilaria

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak, Antsoaingo alkate Ander Orozek eta ADEMNA Esklerosi Anitzaren Nafarroako elkarteko presidente Maria Pilar Francesek sinatu dute gaur Kanpo Lana hitzarmena, Iñaki Ochoa de Olza institutuan kanporatzeak ordezkatzeko gizarte lanekin. Iruñeko institutu, beraz, dagoeneko beste 9 ikastetxetan abiarazitako programarara gehitu da.

Kanpo Lana programaren helburua da bizikidetzaren kontrako jarrera larriengatik ikasgelara joateko eskubidea galtzen duen ikasleari bestelako aukera eskaintzea; kasu honetan gizarte lanak egin ditzala, bestelako giro batean bizikidetza lantzeko eta kobaboratzeko aukera eskaintzen dioten beste errealitate sozialak erakusteko.