angle-left NAPI - 2018ko 1. seihileko prestakuntza-eskaintza

2018/02/19

2018ko 1. seihileko prestakuntza-eskaintza (aurrez aurrekoa eta on-linekoa).

Lankide agurgarria:

Mezu elektroniko honen bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak jakinarazi nahi dizu  otsailaren 16an, ostiralean, 2018ko 1. seihileko ikastaroak eskatzen ahal direla. Prestakuntza eskaintza hau Nafarroako Administrazio Publikoetako langileei zuzendua dago.

Eskaera NAPIko Prestakuntza eta Garapenaren Atalaren webgunean egin dezakezu: www.formainap.net

Ikastaro bakoitzaren gainean klik eginez, informazio osagarri hauek lor ditzakezu: norentzat, aurrebaldintzak (baldin badu), ezaugarriak, helburuak, edukiak, formatua, metodologia, iraupena, toki kopurua, non eginen den, datak eta lortuko den agiri mota.

Ikastaroak eskatzeko epea 2018ko otsailaren 16an (00:00etan) hasiko da eta otsailaren 23an (24:00etan) bukatuko da.

Ikastaro bakoitzean eskaintzen diren tokiak baino eskaera gehiago jasotzekotan, zozketa eginen da. Eskaera, beraz, epe barruko edozein egunetan egin dezakezu.

Azkenik, eskaera egin aurretik interesatzen zaizun ikastaroaren informazioa eta eskaera egiteko jarraibideak arreta handiz irakurtzeko eskatu nahi dizugu, baita prestakuntzan parte hartzeko baldintza orokorrak ere. Informazio hori web orriaren “Albisteak” eta “Nabarmenak” ataletan aurkituko duzu. Unitate baten arduraduna bazara, zure lankide guztiei jakinarazi beharko diezu eskaerak egiteko epea irekita dagoela.

Adeitasunez

Prestakuntza eta Garapenaren Atala

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO

PUBLIKOAREN INSTITUTUA