angle-left Ingeleseko ikastaroak irakasleentzat - 2022-23 ikasturtea

2022/09/02

Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du atzerriko hizkuntzetako hizkuntza-gaitasunaren errendimendua hobetzeko hezkuntza-sisteman, bereziki ingelesez, eta, horren ondorioz, Hezkuntza Departamentuak berariazko ikastaroak sortu ditu.

Eskaintza eta deialdi hauek daude aktibo:

  • Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIP-IHEO) jardunean dauden irakasleentzako plaza aleman, ingeles eta frantsesa erreserbatzea. B2.1, B2.2 eta C1 mailak
  • Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIT) jardunean dauden irakasleentzako aleman, ingeles eta frantses plazak erreserbatzea. B2.1, B2.2 eta C1 mailak
  • Ingeleseko ikastaroak eskualdeko irakasleentzat (CIPZ). B2 eta C1 maila. Deialdi irekiak Altsasun, Corellan, Lekarozen, San Adrianen eta Tafallan.
  • Ikasle mota guztientzako urrutiko modalitatean, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (NUHEO) ematen dira ingeleseko ikastaro ofizialak, A2 eta C1 bitartekoak, That´s English. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren programa baita. Gainerakoan, 2021-22 ikasturtetik aurrera eskaintza zabaldu egin da Exam Prep ikastaroarekin, B2 eta C1 mailen ziurtapen proba ofizialak prestatzeko. Matrikula egiteko eta ikastaroak emateko Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala (NUHEO) erabiliko da.

Kontaktua: Susana Freire Moreno
Mezu elektronikoak: eoi@educacion.navarra.es
Telefonoa:848423256