angle-left Irurtzunen hasi dituzte Atakondoa ikastetxea handitzeko lanak

Ikastetxe publikoak 6 gela gehiago izango ditu hurrengo ikasturtean

2018/07/13

Ikastetxearen handitze lanek hartuko dute lurzoruaren irudi bat

Hezkuntza departamentuak hasi berri ditu Irurtzungo Atakondoa ikastetxe publikoaren handitze lanak. Construcciones Martínez Sánchez Cintruénigo enpresa ari da lanak egiten eta aurrekontua 914.203 eurokoa da.

Handitze lanei esker, Lehen hezkuntzako 6 gela gehiago izango ditu ikastetxe publikoak, ikasle eta irakasleentzako komun berriak (jolastokian ere komun bat egingo da), biltegia, 3 bilera gela, larrialdietarako eskailera eta ekintza klasifikaturako egokitzapena. Enpresa esleipedunak 150 egun ditu lanak amaitzeko. Beraz, ondo bidean, 2018ko azaroaren 30erako amaituta egongo dira Atakondoako handitze lanak. Juan Antonio Ascunce Izuriagak eta Patricia Ilarraz Itozek osatutako taldeak idatzi du handitze proiektua.

Irurtzungo ikastetxe publikoak, gaur egun, haur eta lehen hezkuntzaz gainera, DBHko 1. eta 2. mailak ere baditu eta azkeneko ikasturtean zehar toki faltan izan dira matrikulatutako ikasle guztiak egokieran artatzeko. Beraz, Atakondoa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eraikin berri bat izango du, egungo lursailaren iparralderantz, eta egungo eraikinarekin lotuko da lehenengo solairuaren paretik. Hala, 491,45 metro koadro irabaziko ditu ikastetxeak. Hezkuntza departamentuak 914.203 euroko inbertsioa egingo du horretarako.