angle-left Erasmus+ “Small towns, Big Problems, Great Solutions” proiektuaren truke, Irunberriko LHItik

2022/06/13

“Small towns, big problems, great solutions” izeneko KA105 izeneko proiektua, Erasmus+ proiektuen artetik, gazteen elkartrukean oinarritzen dena da.

CIP-FP-Lumbier IIP ikastetxeko “Gizarte eta Kirol Animazio eta Irakaskuntzako” bi ikaslek,

Europako herrialde desberdinetatik (Portugal, Txekia, Eslobakia, Polonia eta Hungaria) etorritako 20 gazterekin batera, aste betez, Poloniako Krakobia hiritik ekialdera dagoen Wierzchoslawice herriskan, herri txikietan bizitzeak dakartzan zailtasunez jardun dute. Talde dinamika eta metodologia desberdinez baliatuz, hausnarketa sakonake egin dituzte aipaturiko gaiaren inguruan, eta sormenaz baliatuz, proposamen berriak eskaintzen saiatu dira. 

Hungarian ikasten duten baina Asia eta Afrikako hainbat herrialdetakoak ziren (Kenia, Myanmar, Vietnam, Uzbekistan, Azerbaian) gazteen presntziak, are gehiago aberastu zuen elkarbizitza. 

Horrez gain, iluntzeetan, herrialde bakoitzeko partaideek, beren herrialdeari buruzko aurkezpen, dantza, kantu eta gutiziak partekatu zituzten guztiekin.