angle-left Ikastetxe arteko RaPoesía 2024 VI. Lehiaketa

2024/03/11

Jaun-andreak:

 

Datorren ostegunean, martxoak 21, Burlatako Kultur Etxean 10:00etatik aurrera izango den RaPoesia 2024 lehiaketaren berri eman nahi dizuegu.

 

Nafarroako hainbat ikastetxek egindako diziplinarteko proiektua ixten duen azken galara joateko gonbita egiten dizuegu (IES Sarriguren-BHI, CIP Donapea-IIP, CIP Huarte, Iparralde DBHI, Askatasuna BHI, IESO Pedro de Atarrabia DBH).

 

Proiektu honen garapenean, ikasleak ikaskuntza egoera berri batean parte hartu du, lankidetza eta gaitasun dinamikak sustatuz. Lehiaketan ikusiko diren azken produktuak talde-lanaren eta ikasleen sormenaren lekuko dira.

 

Mezu honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza berritzaile eta integrala bultzatzen duen lehiaketa honetara etortzeko gonbita luzatzen dizuegu.

 

Zuen arreta eta mezu honen hedapena eskertuz,

 

RaPoesía 2024 taldea

 

Kontaktua: Sección de Programas de Lenguas Extranjeras
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es