angle-left Hizkuntzak eta metodologia trebakuntza saioa Iparralde ikastetxean

2019/06/26

Iparralden trebakuntza saioa

Atzo, ekainak 25 zituela, Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako “Hizkuntzak eta metodologia trebakuntza saioa” jaso zuen Iparralde institutuak goizeko ordutegian.

Hizkuntzen irakaspena eta ikasgaiak atzerriko hizkuntzatan irakastea lan zoragarria bezain konplexua da eta trebakuntza iraunkorra ezinbestekoa da.

Horrexegatik, lau adituren eskutik, azken ikerketak eta baliabide didaktiko-teknolojikoak ezagutzera eman zituzten. Aldaketa metodologikoaz luze aritu ziren 80 bat irakasle berrikuntza pedagogikoaren ikur den egoitzetariko batean.

Lan goiz itxaropentsu eta emankorra