Iparralde DBHI Hezkuntzaren Kanpo Lana programara gehitu da - Iparralde DBHI Hezkuntzaren Kanpo Lana programara gehitu da - Dpto
Hezkuntza Departamentuak eta Iruñeko Udalak ikasleen kaleratzeak gizarte ekintzengatik ordezkatzen dituen hitzarmena sinatu dute
2019/06/12
Juan Castro, Komunitate Poliziako kidea; María Solana, Hezkuntza kontseilaria; Itziar Gómez, Iruñeko Udaletxeko zinegotzia eta Miriam Erkizia, Iparralde DBHIko ikasketa burua.
María Solana Arana Hezkuntzako jarduneko kontseilariak, eta Itziar Gómez López, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Elkarbizitzarako jarduneko zinegotziak Kanpo Lana hitzarmena sinatu dute gaur goizean DBH Iparralde Institutuan. Modu horretan, eskola kaleratzeak gizarte ekintzekin ordezkatuko ditu ikastetxeak. Gaurko hitzarmenaren sinadurarekin, dagoeneko, 18 ikastetxe dira ikastetxean elkarbizitza hobetzea helburu duen programan parte hartzen dutenak.
Kanpo Lana programak, ikastetxeko elkarbizitza oztopatu edo horren aurkako jarrera ezkorrak dituzten ikasleak ikasgelatik kaleratu ordez, gizarte helburuko ekintzak egitearekin ordezkatzen da, hala ikasleari bestelako gizarte egoerak ezagutzeko aukera ematen zaio, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera emanez. Ekimen honekin ikasleei beraien ikasketekin jarraitzera animatu eta beraien etorkizunerako gidatzea da, ikuspegi hezigarria txertatuz.
María Solana Arana, jarduneko Hezkuntzako kontseilariak hitzarmenaren sinaduran Kanpo Lana programak ikastetxeen artean duen "harrera onarengatik" pozik agertu da, "eskertzekoa da ikastetxeek ekimenean parte hartzeko agertzen duten interesa. Programa Departamentuak elkarbizitzaren arloan ezarritako bestelako ekintzekin bat egiten du", azaldu du. Gainera, azaldu duenez, "hezkuntza komunitateak giro onean lan egitea lortzen duen neurri baikorra da".
Bestalde, Itziar Gómez López jarduneko zinegotziak azaldu duenez Udaltzaingoaren Komunitate Poliziak hartuko du ikasleekin egingo diren ekintzen kudeaketa, “ auzoarekin eta auzotarrekin duten ezagutzagatik” azaldu du.
Hitzarmenaren sinaduran izan dira Iparralde DBHIko ikasketa burua Miryam Erkizia eta Komunitate Poliziako Juan Castro kaboa. Erkiziak azaldu duen moduan egitasmoa datorren ikasturtean abiatuko dute eta horretarako, “familiekin bilera bat eginen dugu gaurko hitzarmenaren nondik norakoak azaldu eta beharrezkoa suertatzen denean ezarriko diren neurriak azaltzeko”. Azkenik, Juan Castrok aipatu duenez Komunitate Poliziak hainbat urte daramatza zonaldeko ikasleekin lanean, “ohituta gaude beraiekin lan egitera.
Iparralde DBHIk ikasle bakoitzak gauzatu beharreko ekintzak ezarriko ditu eta ikasleak horiek burutu ostean egindakoaren inguruko memoria aurkeztuko du. Ikasturtearen amaieran, Ikastetxeko Elkarbizitzarako Komisioak Elkarbizitzarako Aholkularitza Negoziatuari egindakoaren berri emanen dio.
Nafarroako 18 ikastetxe
Iparralde DBHIrekin batera batera jada 18 ikastetxe dira kaleratzeak gizarte ekintzengatik ordezkatzen dituztenak: Elizondoko Lanbide Eskola, Zangozako Sierra de Leyre BHI, Azagrako Reyno de Navarra BHI, Alaitz BHI, Barañain BHI, Cientrunigoko La Paz BHI, Corellako Alhama BHI, Lizarrako BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Mendaviako Joaquín Romera DBHI, Noaingo Elortziar DBHI, Oliteko Príncipe de Viana Ikastetxe Publikoa, Tuterako Valle del Ebro BHI, Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI, Iruñeko Julio Caro Baroja BHI, eta Irunberriko IP-LH.