angle-left Iruñeko Hezitzaile Eskolak Tolosako (Frantzia) ikasleak hartuko ditu martxoan zehar

Lanbide Heziketako ikasleen egonaldia PyireneFP europar proiektuarekin antolatu dute

2018/03/08

Nafarroako gobernuaren Hezitzaile Eskolak Tolosako (Frantzia) 23 ikasle eta 3 irakasle hartuko ditu martxoan zehar; Institut de Formation, Recherche, Animation, Sanitaire et Social IFRASS ikastetxekoak dira. Apirilean Iruñeko eskolakoek bidaiatuko dute Tolosara.

IFRASS ikastetxeak erdi eta goi mailako lanbide heziketako titulazioak eskaintzen ditu, europar mailako 3. Eta 4. Mailari dagozkionak eta Iruñeko eskaintzaren antzekoak dira. Iruñean egingo duten lehenengo astean ingurune sozial, formatibo eta profesionalaren inguruko ezagutza jaso dezatela da asmoa eta horretarako hainbat enpresa, erakunde eta Hezitzaile eskolan bertan arituko dira, bai ikasleak, bai irakasleak. Hurrengo asteetan egonaldian egingo dituzte enpresetan, euren praktika profesionalarekin bat eginez.

Esperientzia hau Euroako Pyirene elkartrukatze proiektuaren barruan antolatu da eta apirilean Iruñeko Hezitzaile Eskolakoek bisitatuko dute Frantziako ikastetxea; apirilaren 8tik 14ra bitartean.

PyireneFP proiektuaren helburua da muga arteko espazioaren garapena eta bi muga aldeetako ikasleek Lanbide Heziketaren inguruko informazioa, orientazio profesionala eta mugikortasuna ahalbidetzea da, ikasketak eta praktikak eskainiz enpresetan. Proiektuan ari dira Nafarroarekin batera, Katalunia, Aragoi , EAE, Okzitania eta Akitania.

FEDER fondo europarrak finantzatzen du %65ean POCTEFA 2014-2020 programaren bidez. Izan ere, POCTEFAren helburua da integrazio ekonomiko eta soziala indartzea muga inguruko lurraldeetan. Ekintza ekonomikoak, sozialak eta ingurumenarekin lotutakoak sustatzen ditu estrategi bateratuen bidez, beti ere lurraldearen garapen iraunkorraren alde.

Elkar trukatze honetan parte hartzen ari diren ikastetxe, enpresak eta erakundeak honakoak dira: París 365, Amma Argaray eta Amma Multiva 3. Adinekoen egoitzak, Atena, Zizurreko udala, Gazteleku Berriozar, Lanbide Heziketako 4 ikastetxe, Auzoenea, Etxabakoitz Bizirik, Bideberri, Civivox Mendillorri, Intervención Comunitaria Buztintxuri, Nuevo Futuro, Batean, Felix Garrido egoitza eta errehabilitazio psikosozialeko zentroa, 3. Adinekoen Centro Solera La vaguada erresidentzia.