angle-left Ibilbide kulturalak

2023/10/06

MAILAKO IKASLEENTZAT

Hezkuntza Departamentuak “Nafarroan zehar Kultur Ibilbideak” programaren barruan 500 plazara arteko deialdia egin du Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.

Programa honen helburua ikasleak motibatzea da, Nafarroako Foru Komunitatea ezagut dezaten. Proposatutako jarduerak Ingurune Naturalaren, Sozialaren eta Kulturaren Ezagutzaren curriculumera egokituko dira Lehen Hezkuntzako 5. mailan, eta programatutako irteeretan egindako zuzeneko behaketaren bidez, ikasleengan kezka eta interesa piztuko da Nafarroako Foru Komunitatea ezagutzeko.

Hona hemen diseinatutako ibilbideetako batzuk:

  • - Pirinioetako mendebaldeko haranak: Orreaga.
  • - Pirinioetako ekialdeko haranak: Erronkari eta Zaraitzu ibarrak.
  • - Nafarroa Hezea: Baztan bailara eta Zugarramurdi.
  • - Arakil eta Aralarko San Migel korridorea.
  • - Erdialdea: Erriberri, Uxue.
  • - Tuterako erribera: Tutera eta Bardea.
  • - Lizarra eta Lizarrako Erribera.
  • - Iruñerria.

Ikastetxeen eskaerak jaso ondoren, eta hautaketa-batzordeak proposatuta, aukeratutako ikastetxeen behin-behineko zerrenda argitaratu da.

AUKERATUTAKO IKASTETXEEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA.

Ikastetxeek erreklamazioak eta zuzenketak aurkeztu ahal izango dizkiote hautaketa-batzordeari, gehienez ere 5 egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda hori argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Erreklamazioak eta zuzenketak aztertu eta ebatzi ondoren, batzordeak “Nafarroan zehar Kultur Ibilbideak” programan parte hartuko duten ikastetxeen behin betiko zerrenda argitaratuko du.

___________________________________________________________________________________________

Erreklamazioak eta zuzenketak aztertu eta ebatzi ondoren, "Nafarroan Kultur zehar Kultur Ibilbideak" programan parte hartuko duten ikastetxeen behin betiko zerrenda argitaratzen da, batzordearen proposamenez.
 

AUKERATUTAKO IKASTETXEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA.