angle-left Iturenen Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe berria eraikiko da

Sei unitate eta jangela izango ditu ikastetxeak. Inbertsioa, 1,4 milioi eurokoa izango da.

2017/09/08

Hezkuntza departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berria eraikiko du Hezkuntza departamentuak. Gaur egun Udalaren eraikinean ematen dira eskolak, baina ez ditu asebetetzen behar bezala neskato-mutikoek dituzten premiak, ezta eskola batek dituenak ere.

 

 Izan ere, egungo eraikina 1989an eraberritu zen eta gaur egun 67 ikasle ari dira han, Haur eta Lehen Hezkuntzan, sei taldetan banatuta. Udaletxearen gaineko bi solairu hartzen ditu eta gainerako udal zerbitzuekin elkar banatzen du eskolarako sarrera eta barruko espazioa ere.

Pulunpa izena izango du ikastetxe berriak eta ez du ia energia kontsumorik izango, egingo den proiektuari esker. Datorren urtean hasiko dira lanak eta 1,4 milioi euro kostako dira.

Lanen proiektua idazteko eta lanak zuzentzeko kontratazio espedientea onartu du Hezkuntza departamentuak eta baita, eskolako altzariak erosteko diru-partida ere: 93.000 euro; urteko funtzionamendua gastua, 11.220 euro bueltakoa izatea aurreikusi du departamentuak eta garbiketa lanak, berriz, 11.995 euro.