angle-left Tratu Onen IX. Astea Mendabiako Joaquín romera DBHIn

2019/12/12

“Ez dizute barkatuko bakarrik amestea.

Nahiko zaituzte, orduan, urdin eta malenkoniatsu, jostun eta beata, baina ez bakarrik eta zutik.

[...]”

Sonia San Roman Logroñoko olerkariaren bertso hauek irakurriz inauguratu zuten Mendabiako Joaquin Romera DBHIko ikasleek Tratu Onen IX. Astea. Jardunaldi horien helburua izan da harreman onak sustatzea, indarkeriaren alderdi guztiak prebenitzeko eta, bereziki, bikote barrengoa. Izan ere, bikotean desparekotasun soziala islatzen da, gizarte honetan emakumea diskriminatzen baita emakume izateagatik: “Aldarrikatzea emakumeen eskubideak, eta kontzientzia hartzea eta gogoeta egitea indarkeria matxistaren prebentzioaren gainean” (inaugurazioko manifestua).

Deitutako ekitaldiak azaroaren 25eko astean antolatu ziren, baina irakasleak eta ikasleak urrian jada hasiak ziren aurretiko lana egiten. Ordutik, institutuaren sarreran “Biktimen kontagailua” izan dugu, eta hor joan dira ikusgai jartzen 2019ko urtarriletik eraildako emakumeak.

Halaber, 2. eta 4. mailako ikasleek hezkidetza kontzeptuetan sakondu zuten bost astez, Mendabiako Udalak diruz lagundutako tailer batzuetan.

Tratu Onen IX. Astearen leloa hauxe izan zen: “Norbait maite baduzu, adieraz iezaiozu askatasuna emanez”.