angle-left Javier Morentin Encina

"Estudio etnográfico del abandono escolar prematuro y prácticas educativas de segunda oportunidad como proceso de mejora social del territorio. Hacia un enfoque inclusivo a partir de la voz de los protagonistas"

2018/11/22

Javier Morentin Encina aurten hasi da bere tesia garatzen Urrutiko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Ikerketa eta diagnosi metodoen sailean. Ikerketarako sena pittin bat berandu heldu zaio Javierri, Hezkuntza Sozialaren gradu-ondoko praktiketan ari zela piztu baitzitzaion gogoa.

 

 

Estas prácticas incluían la elaboración del diagnóstico de un centro educativo, el cual serviría después para poner en práctica un proyecto de intervención. El impulso inicial que le hizo pensar que podría dedicarse a la investigación fue el uso de las herramientas específicas para el diagnóstico. Esta idea se reforzó mientras completaba su Trabajo Fin de Máster, a partir del cual decide iniciar su formación de doctorado para desarrollar labores investigadoras.

Izan ere, praktiketan lanetan hezkuntza zentro batetako diagnosia egin beharra zuen, ondoren interbentzio proiektua ezarri ahal izateko. Diagnosia egiteko tresna zehatzak erabiltzen ari zela jabetu zen ikerketa egin nahi zuela alor horretan. Master amaierako lana burutzen ari zela hartu zuen erabateko erabakia: doktoretza prestakuntza eginen zuen ikerketan aritu ahal izateko.

 

Bere tesiak gizarte zerbitzu izateko helburu garbia du, izan ere, Hezkuntza sistema modu goiztiarrean uztea da aztertzen ari dena. Javier jabetu da, gai horren inguruan ikerketa ugari egin direla, bereziki eskola uztera bultzatzen duten arrazoiak aztertzen dituena, esaterako “familia, izaera, hezkuntza politika, etab..” bezalako kontzeptuek duten eragina. Doktore izan nahi duen ikerlari honek aldiz, ikuspuntu berritzaileago batetik begiratu nahi dio gaiari eta “eskola modu goiztiarrean uzteak dituen ondorio baikorrak” aztertu nahi ditu, bere ustez, ez baitzaie ondorio positiboei behar bezala atentzio jarri. Ikasleei ahotsa eman nahi die, behin eskola utzita ikasi dituzten kontzeptuak, bestela sekula ikasiko ez lituzketenak,  zeintzuk diren jakin dezagun. Etorkizunean Morentinek elkarte bat sortu asmo du, modu goiztiarrean eskola utzi zutenen artean elkarri laguntzeko eta gaiaren inguruan hedapena egiteko.

 

Ikerketa hau garatzeko bi hezkuntza zentrotan ari da Javier lanean “Ilundain Fundazioaren laneratze zentroa” eta “IESNAPA Félix Urabayen” ikastetxean.

 

Tesia bukatzen duenean Unibertsitateari lotuta jarraitu nahiko luke Javierrek. Ikerlari zein irakasle moduan jarraitu nahiko luke, jakin badakien arren, gizarte Zientzietan ikerketari eustea bestelako alorretan baino erronka zailagoa izan ohi dela.

Javier ezagutu nahi baduzu:

https://www.youtube.com/watch?v=5VJRDU5w0Oo&feature=youtu.be