angle-left Erasmus+ jardunaldia Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialean

2023/11/02

Urriaren 27an, Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialean jardunaldi bat egin zen Erasmus+ KA101 «Nafarroa-Aragoi Partzuergoa: hizkuntzen irakaskuntzan ziurtapen-proben kalitatea hobetzeko bidean» proiektuari amaiera emateko.

Nafarroako ikastetxe parte-hartzaileak Iruñeko HEO (koordinatzailea) eta Tuterako HEO dira. Aragoin, Utebo, Zaragoza 1 eta Tarazona dira eskola parte-hartzaileak.

Bost eskoletako irakasleek hartu zuten parte jardunaldi horretan, lortutako emaitzak ebaluatzeko eta proiektuan zehar ikasitakoa partekatzeko, hainbat mugikortasun-jardueratan parte hartuz.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleak ere izan ziren.

Partzuergoak 49.230 euroko aurrekontua zuen, eta 22 mugikortasun-jarduera finantzatu dituzte (prestakuntzako 17 ikastaro egituratu eta 5 behaketa-egonaldi – Jobshadowing).

Hizkuntza Eskola Ofizialek funtsezko bi oinarri dituzte: alde batetik, helduen hizkuntza-irakaskuntza publikorako sarbidea eskaintzen dute, eta, bestetik, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (EEZM) probak egin eta mailak ziurtatzen dituzte. Ezinbestekoa da irakasleak atzerriko hizkuntzen ebaluazio- eta ziurtapen-arloetan prestatzea, espezializazioa eta profesionalizazioa eskatzen duen lana baita, eta horretarako funtsezkoa baita berariazko prestakuntza zorrotza.

Ahalegin horren ondorioz, Nafarroa - Aragoi Erasmus+ Partzuergoa sortu zuten, “Hizkuntza-irakaskuntzan ziurtapen-proben kalitatea hobetzeko bidean”. Horren bidez, lanean jarraitu nahi dute, bai gure ziurtapen-probak Esparru mailetan txertatzeko, bai probak, balidazioa, pilotajea eta ebaluazioa idazteko.

Helburu horretara iristeko, bi autonomia-erkidegoetako zenbait eskola (HEO Iruña, HEO Tutera, HEO Utebo, HEO Zaragoza 1 eta HEO Tarazona) 2020ko udan hasi behar zuen Erasmus+ proiektu komun batean sartu ziren. Aski ezagunak ziren arrazoiak zirela medio, gure proiektua gelditu egin zen aldi baterako, baina inplikatutako eskolen ahaleginari eta adoreari esker, proiektuari berriro ekin ahal izan genion errealitate berrira egokitu ondoren.

2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan mugikortasun eta behaketa egonaldiak egin ziren. Zabalkunde-jardunaldi horrek proiektuari amaiera ematen dio, behaketa-esperientzien eta ikastaro arautuen ondoren lortutako ezagutzak eta inpresioak partekatzeko.

Programara eta lantaldeen/tailerren eta mahai-inguruen irudietara sartzeko, egin klik HEMEN