angle-left CSMNren Big Bandak hasiera emango dio Zubipean Jaialdiari bere 10. urteurrenean

2025/05/20

Igande honetan, maiatzaren 25ean, 12:00ean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko (CSMN) Big Band-ak, Iñaki Askunce saxofoi-jotzaile, konpositore eta pedagogo ezagunaren zuzendaritzapean, Garesen joko du, Zubipean Jazz Jaialdiaren barruan. Aurten, hamargarren urteurrena ospatuko du jaialdi horrek.

 

Kontzertua pasealeku naturalerako jaitsieran izango da, Robo ibaiaren ondoan; inguru pribilegiatua da, eta musika-esperientzia zirraragarria eta irisgarria izaten lagunduko du. CSMNko Big Band taldearen emanaldiak irekiera berezia dakar jaialdirako, formatu handiko proposamen artistiko batekin ospatu nahi izan baitu bere historiako hamar urteak. Sarrera doan da.

 

CSMNren Big Band-a, bere ibilbide eta kalitate musikal entzutetsuagatik ezaguna dena, zentroaren bereizgarri den maila musikal altuaren erakusle gorenetako bat da. Hainbat ikasturtetako ikasleek osatzen dute proiektu hau, eta emanaldi eta errepertorio bakoitzean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren interpretazio eta arte bikaintasuna erakusten duena.

 

Inaugurazio emanaldiaz gain, Zubipean Jaialdiak beste hiru kontzertu garrantzitsu eskainiko ditu abuztuan:

  • Syrup Hop (abuztuak 9)
  • Rossy & Kanan Dúo (abuztuaren 16an), Jorge Rossy bateria-jotzaile mitikoarekin eta Michael Kanan piano-jotzaile newyorktarrarekin, biak ere nazioartean izen handikoak.
  • Gonzalo del Val Quinteto (abuztuak 23), estatuko bateria-jotzaile nagusienetako bat buru duen taldea.

Jaialdiari amaiera emateko, jam session bat egingo dute abuztuaren 24an, Julian Mena plazan, eta Espainiako eta bertako musikariek hartuko dute parte.

 

 

Informazio gehiago:

CSMN – csmnavar-comunicacion@educacion.navarra.es