angle-left Lucía Ibarrola Nafarroako teniseko txapeldunak hitzaldia eman du Valle del Ebro BHIn

2023/02/09

Otsailaren 3an, Valle del Ebro BHIko Batxilergoko 1. mailako sail batek, 1. C taldekoak, Lucía Ibarrola teniseko Nafarroako txapeldunarekin saio bat egin zuen.

Kirolari horrek bere ibilbideari, xedeei eta erronkei buruz hitz egin zuen, eta, hala, bere hitzekin eta presentziarekin, ikasleek kirolarekiko gainditzearen eta maitasunaren adibide bikaina izan zuten.

Era horretako dibulgazio-hitzaldiek bizimodu osasuntsua eta aktiboa sustatzen laguntzen dute, eta kirolaren munduan emakumeen erreferenteak sustatzen dituzte, nerabezaroan erabakigarriak baitira.