angle-left Hezkuntza kontseilaria Cintruénigon eta Ribaforadan izan da gaur

La Paz institutuan egindako lanak ikusten eta San Bartolome ikastetxea bisitatzen izan da Solana kontseilaria

2018/03/13

Kontseilaria, zuzendaria eta herriko alkatea La Paz Institutuaren handitze lanen aurrealdean.

Hezkuntza kontseilari Maria Solana Cintruénigoko La Paz Institutuan eta Ribaforadako San Bartolomeko ikastetxean izan da gaur. Institutuan handitze lanak gauzatu berri ditu Hezkuntza departamentuak. Gainera, gaur bertan hasi duten Zientziaren astea dela eta, Mª Jose Martínez fisikan doktore eta ikerlaria agurtzeko aukeran izan du kontseilariak. Ribaforadako bisitan, berriz, zuzendaritza talde berriarekin elkartu da kontseilaria, herriko alkatea, hainbat udal zinegotzi eta guraso elkarteko ordezkariak.

Cintruénigoko La Paz institutura bisita egin du gaur Hezkuntza kontseilari Maria Solanak. Rafael Rodríguez zuzendari eta Raquel Garbayo Berdonces alkatearekin batera izan da ikastetxean, Departamentuak han egin dituen lanak ikusten. 530.776,93 euroko inbertsioa egin du Nafarroako gobernuak bigarren solairuan 3 gela berri eta komunak eraikitzeko, bai goiko solairuan, bai jolastokian. Portxea ere berritu egin da jolaslekura irteera zuzena egin da bigarren solairutik. Asteon, zentroak eskatutako hainbat konponketa eta egokitzapen gauzatuko dituzte: lapurren kontrako alarma eta megafonia, sarrerako hesia eta argiztapena eta saskibaloi saskiak eta futbol ateak kentzea.

La Paz institutuan 310 ikasle ari dira DBH, Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko PMAR programa eta Curriculum Berezituko UCE Unitateetan, 37 irakasleren laguntzarekin. Institutuak G eta A ereduak eskaintzen ditu eta hizkuntzak irakasteko programa sendoak ditu; hala, 47 ikasle ari dira programa elebidunetan eta 46, berriz, eleanitzetan. La Paz institutuak, gainera, ikasle oso anitzak ditu, hainbat herrialdeetako ikasleak baititu geletan.

La consejera y alcalde, junto a la dirección del centro, APYMA y varios concejales.

Kotseilaria eta alkatea, zuzendaritza talde, guraso elkarte eta udal zinegotziekin. 

Ribaforadan ere izan da kontseilaria, San Bartolome Haur eta Lehen Hezkuntza ikastetxean. Berarekin izan dira ikastetxeko zuzendari Eva María Bernad Calza, herriko alkate Jesús María Rodríguez Gómez, Geroa Bai eta UPNko zinegotziak eta guraso elkarteko kideak. Zuzendaritza taldeak bere lehenengo urtea du ikastetxea zuzentzen eta buru belarri ekin dio proiektu sozio-emozionalak garatzeari, zentroan elkarbizitza bermatzeko. Hala, ikastetxean darabilten proiektua aurkeztu diote kontseilariari, egoeraren berri emateko eta dituzten premiak nahiz erronkak azaltzeko. Izan ere, ikastetxean 345 ikasle ari dira Haur eta Lehen hezkuntzan eta inguruko beste herrietan bezalaxe, hemen ere herrialde anitzetako ikasleak dituzte.

Bestalde, Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillas herrietako udalen adostasunez, institutua hartuko duen lur-eremua ere bisitatu dute. Irailean eremu horren lagapena eskatu zuen Departamenduak, gutxienez, 4985 metro koadroko azalera, 3 lerroko DBHko institutua eraikitzeko eta gaur alkatea eta zinegotziak han zirela baliatuz proiektuaren lizitazioa laster egingo dela jakinarazi die kontseilariak, 2019-20 ikasturtean institutua erabilgarri egon dadin. Guraso elkarteko kideen galderei erantzunez, kontseilariak azaldu die hasiera batean lehenengo bi mailekin hasiko litzatekeela institutua. Halaber, ezarriko den hezkuntza metodologia eta antzeko zehaztasunak lantzeko daudela azaldu die.

Zientziaren astea

Cintruénigoko La Paz Institutuan gaur bertan hasi dute XII. Zientziaren Astea. Hitzordua baliatuz, Solana kontseilariak asteon ikastetxean arituko diren hizlarietako bat agurtzeko aukera izan du: Mª Jose Martínez fisikan doktore eta ikerlaria. Berak ireki du Zientziaren Astea. Arratsaldean egin dute irekiera ofiziala, herriko alkate eta FNMCko lehendakariorde Raquel Garbayorekin eta David González Nafarrokoa Unibertsitateko irakaslearen hitzaldiarekin. Datozen egunetan, beste lau hitzaldiz gozatzeko aukera izango dute La Pazeko ikasleek. Asteartean, biologiaz arituko zaie Max Renaud Petitjean doktoregaiak; asteazkenean, irrati eta telekomunikazioaz arituko dira Porfirio Barquero, Industria Teknologian katedraduna eta Carmelo Arriazu irakasleak, biak ala biak, Tuterako ETI ikastetxeko irakasleak. Ostegunean saio bikoitza eskainiko dute Tuterako Danza Aérea taldeko Raquel Clerigue, Inés Monje eta Isaías Matosek. Ostiralean, Claude Nuridsany eta Marie Perennouk zuzendutako Microcosmos dokumentalak itxiko du XII. Zientziaren Astea.