angle-left Hezkuntza kontseilariak Sarriguren bisitatu eta handitzeko lanen egokitasuna eta erritmo ona egiaztatu ditu

Departamentuak handitzeko lanak egin ditu Sarrigurengo bi ikastetxe publikoetan. Joakin Lizarragako lehen fasea ikasturtearen hasieran estreinatu zen eta Uriz Pi Ahizpak IPko 6 gela berriak urtarrilean prest egongo dira

2018/11/30


Lehedabizi, D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntza ematen duen Joakin Lizarraga ikastetxeko zuzendariak zentroaren zabalkuntza erakutsi du. Irailean ikasturtea hasi zenez geroztik, ikastetxeak 3 ikasgela berri eta bilegi berri bat ditu. Joakin Lizarragako zuzendaritza taldearekin bildu eta iritziak trukatu ondoren, Hezkuntza kontseilaria eta bere taldea Uriz Pi Ahizpak HLHIPera abiatu dira.Gaur goizean, Hezkuntza kontseilari Maria Solana Aranak eta Azpiegituren Zerbitzuko zuzendari Eneko Ardaiz Ganuzak Sarrigurengo Joakin Lizarraga eta Uriz Pi Ahizpak ikastetxe publikoak bisitatu dituzte, Alfonso Etxeberria Goñi alkatearekin eta eraikuntza-enpresaren ordezkariekin batera.


Bi hizkuntza eredu dituen ikastetxe honetan gauzaturiko zabalkuntza-lanei esker, 6 gela eta komun berri sortu dira ikasle eta irakasleentzat. Guztira, 553,05 metro koadroko azalera, eraikinaren gainean altxaturiko beste solairu batez handitutakoa. Gainjarritako zabalkunde honen bigarren fasea ia-ia bukatuta dago eta neguko oporren ondotik estreinatu ahalko dituzte. Bisita probestuz, Solanak Uriz Pi Ahizpak Ipko zuzendaritzarekin ere hitz egin du.

Bisita ikasleen jolasorduarekin batera bukatu da.

Hezkuntza kontseilariak lanen egokitasuna eta erritmo ona egiaztatu ahal izan ditu. Handitze lanen entrega eta erabilpen praktikoa aurreikusitako epeak bukatu baino lehen egin ahalko dira. Hau guztia, adjudikazioa 902.646,64 eurotan (BEZ barne) eskuratu zuen Rio Valle Construcción y Obra pública, S.L. enpresaren lanari esker.