angle-left Solana kontseilariak LH, Arte Plastiko eta Diseinuko Aparteko Sariak banatu dizkie 27 ikasleri

Goi Mailako zikloetan saritutako ikasleek Lanbide Heziketako Sari Nazionalak eskuratzeko aukera izango dute

2019/02/26

Solana kontseilaria, Roberto Perez eta Esther Monterrubiorekin ikasleekin batera

 

 

Hezkuntza kontseilari Maria Solana Aranak gaur goizean banatu ditu 2017-2018 ikasturteko LHko Aparteko Sariak. Guztira LHko 27 ikaslek jaso dute saria: Oinarrizko LHko 2k, Erdi Mailako LHko 11k, Goi Mailako LHko 12k eta Arte Plastikoen eta Diseinuko Irakaskuntzetako beste 2k. Goi Mailako zikloetan saritutako ikasleek Lanbide Heziketako Sari Nazionalak eskuratzeko aukera izango dute.

Gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egindako ekitaldian, Solana kontseilariak zorionak eman dizkie saritutako ikasleei, eta honela esan die: “lan-munduratzeko helburua duten irakaskuntzetan lortutako arrakasta akademikoa da; hau da, arrakasta profesionala, eta, azken finean, bizitzako arrakasta”. Solanak ondorengoa nabarmendu du: “arrakasta horrek erakusten digu Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketaren alde egindako apustu sendoa egokia dela, ez soilik LH aukeratzen duten DBHko ikasleei egindako eskaintza bezala, baizik eta, gaur ikusitako moduan, etengabeko prestakuntzaren eta espezializazioaren aldeko apustua egiten duten pertsonena bezala ere".

Bestalde, Hezkuntza kontseilariak nabarmendu nahi izan du gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna LHn saritutako ikasleei dagokienean (14 gizonezko eta 13 emakumezko), “nahiz eta LHn parekotasun horretatik urrun gauden egun. Emakume gehiago behar ditugu gure ekonomiako sektore guztietan eta bakoitzean", eta, ildo horretan, Solanak azpimarratu du "joeraren aldaketa bi norabidetan egin behar dela, emakume gehiago erakarriaz orain arte "mutilenak" bezala jotzen diren lanbideetara, eta, alderantziz, gizonak erakarriaz orain arte oso feminizatuak diren ikasketetara". Azkenik, azken ikasturtean prestakuntza-ziklo berriak eman direla gogoratu du edota prestakuntza-eskaintza ekoizpen-sektoreen premietara eta Nafarroako zona ezberdinekoetara zabaldu eta egokitu dela.

Saritutako ikasleak

Oinarrizko Lanbide Heziketako espediente onenaren saria jaso dute Victoria Eugenia Amezquetak, Cuatrovientos IIPeko Merkataritza eta Marketingeko ikasleak, eta Alex Ezquerrok, Ega BHIko Elikadura Industrietako ikasleak.

Erdi Mailan honako hauek izan dira sarituak: Junyan Zhou, Maria Inmaculada LHIPko Administrazio Kudeaketako ikaslea; Clara Toni, Nekazaritzako eta Basogintzako IIko Lorezaintzako ikaslea; Elma De la Casa, LH Burlata IIko Sukaldaritza eta Gastronomiako ikaslea; Sara Gómez, LH Burlata IIko Estetika eta Edertasuneko ikaslea; David Luis, Fundacion Laboral de la Construccion LHIPko Hondeaketa eta Zundaketako ikaslea; Carlos Labiano, Lizarra IIPeko Sistema Mikroinformatiko eta Sareetako ikaslea; Miguel Azcona, Virgen del Camino IIPeko Mantentze Elektromekanikako ikaslea; Jhoel Adrián Placencia, Donapea IIPeko Plant a Kimikoko ikaslea; Asier Yoldi, Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala IIko Erizaintzako Zaintza Osagarrietako ikaslea; Simon Ahechu, Hezitzaile Eskola IIko mendekotasun-egoerako pertsonak artatzeko ikaslea; eta Benito Cerezo, Donapea IIPeko Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako ikaslea.

 

 

Goi Mailan honako hauek izan dira espedientearengatik sarituak: Leire Maria Ramírez, ETI IIPeko Administrazio eta Finantzetako ikaslea; Ruben Ruiz, Nekazaritzako eta Basogintzako IIko Baso eta Ingurune Naturalaren Kudeaketako ikaslea; Tatiana Escartín, ETI IIPeko Marketing eta Publizitateko ikaslea; Maria Aula, Virgen del Camino IIPeko Eraikuntza Proiektuetako ikaslea; Martín Javier Repáraz, Salestar IIP Politeknikoko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikaslea; Victoria Geraldyn Botia, Energia Berriztagarrien Goi IIko Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energiako ikaslea; Ainara Barbería, LH Burlata IIko Sukaldaritza Zuzendaritzako ikaslea; Aingeru Arméndariz, Maria Ana Sanz IIko Web Aplikazioen Garapeneko ikaslea; Iñigo Ibáñez, Energia Berriztagarrien Goi IIko Instalazio Termikoen eta Elektrizitate Instalazioen Mantentze-lanetako ikaslea; Javier Blázquez, Donapea IIPeko Kalitateko Analisi eta Kontrol Laborategiko ikaslea; Jimena Siles, ETI IIPeko Aho-hortzetako Higieneko ikaslea; eta Angela Pena, Tafa
lla IIPeko Haur Hezkuntzako ikaslea.

Bestalde, Arte Plastiko eta Diseinuko Lanbide Irakaskuntzako Aparteko Saria honako hauek jaso dute: Aniol Barris, Grabatu eta Estanpazio Tekniken Diseinuko ikaslea; eta Beatriz Itoiz, Teknika Eskultorikoen Diseinuko ikaslea, biak ere Iruñeko Arte Eskola Zentroko ikasleak.

Goi Mailako Lanbide Heziketan saritutako ikasleek nahiz Arte Plastiko eta Diseinuko Goi Mailako Lanbide Irakaskuntzako ikasleek parte hartu ahal izango dute Sari Nazionalen deialdian, hala nahi badute.